Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Gipuzkoa

Gipuzkoako Herriarteko finalerdietarako eta finalerako sarrerak salgai daude

2017/04/11
Maiatzaren 6an eta 13an izango dira bi finalerdiak, finala berriz, maiatzaren 27an.

Gipuzkoako Herriartekoko finalerdietarako eta finaleko sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian. Bi finalerdiak ondorengoak izango dira:

- Maiatzak 6, larunbata, 17:30ean Alegiko pilotalekuan: Karidadeko benta (Zizurkil-Asteasu)-Erniarraitz 1 (Azpeitia).

-Maiatzak 13, larunbata, 17:30ean Bergarako pilotalekuan: Osinalde (Gabiria)-Am...ona (Amasa-Villabona).

Finala berriz, maiatzaren 27an izango da Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan. Arratsaldeko 17:30ean izango da saioa eta ondoren San Agustin kulturgunean afaria izango da. Afarirako sarrerak ere salgai daude finalekoekin batera.