Gipuzkoa

Harremanetarako

gipuzkoa_rgb_5x5_300ppp.jpg

Gipuzkoako Bertsozale Elkartea

gipuzkoa[abildua]bertsozale.eus / www.bertsozale.eus/gipuzkoa
Helbidea: Larramendi 7, Tolosa 20400 
Telefonoa: (00) (34) 943 670 575.

Agenda

2017-09-23 Urnieta Lagun-artekoa

Jaiak. Bertso-afaria

2017-09-23 Zarautz Berezia

Motxian Bertso-eskolaren 20. urteurrena. Bertso triki poteoa, eta bazkalostean emanaldia

2017-09-23 Errenteria Plaza librea

Atlantikaldia. RegueiBertso

2017-09-24 Oñati Plaza librea

Kilometroak jaia. Bertsolariak

Agenda osoa

BDB gaur

2006-09-23 Oñati

Aitor Mendiluze

Beste egun  bat gehiago
oharkabe zait igaro;
hemen pasa naiz lehenago
eta berriz kaian nago.
Itsasoa laino dago
malekoitik haratago;
itsasoa laino dago
oroimena lainoago.

Goizean goiz arrantza nahi
atera ta dena etsai.
Ez naiz ia hortako gai
baina bueltan kresalez blai;
ta barrena ez dut lasai;
porturaino heldu naiz bai;
ta barrena ez dut lasai
berriz inor ez dago zai.

Urteek latz hartu naute
ez lagun ta ez emazte
irautea neure kalte
ta bizitzak ez nau maite;
bizia det neure kate
pauso hori eman arte.
Bizia zen neure kate
olatuek daramate.

Ozaze Jaurgainian

XVI mendeko gertaera historikoaz erromantze zaharra. Bi interpretazio ikus in Flor de Canciones 128 orrian. Ikus beste doinu batean bertso sorta honetako 3.bertsoa AITA SALDU NAUZU izenekoan. Bi izenburuetaz ezagutzen da doinu hau: ¨Atarratz jauregian¨ eta ¨Ozaze Jaurgainian¨. ENE IZAR MAITEA izeneko doinuan ere kantatu izan dira bertsuok. (Cancionero Donostia I 205)