Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Gipuzkoa

Nahikari Gabilondo nagusitu da Zestoako final laurdenean

2015/10/31
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren final laurdena jokatu da arratsaldean Zestoan. Nahikari Gabilondok irabazi du saioa eta horrenbestez zuzenean sailkatu da finalaurrekoetarako. Alaia Martin eta Jon Maia sailkatu dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 700 bertsozalek lepo bete dute Zestoako pilotalekua. Ormaiztegin jokatuko da igandean txapelketako laugarren final laurdena.

 Nahikari Gabilondo nagusitu da Zestoako pilotalekuan jokatu den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren final laurdenean. Horrenbestez,  zuzenean sailkatu da abenduaren 6an Eibarren jokatuko den azken finalaurrekorako. Alaia Martinek eta Jon Maiak lortu dute bigarren eta hirugarren postua gaurko saioan.

 

BERTSOLARIA PUNTUAZIOA
Nahikari Gabilondo Mendizabal 504,5
Alaia Martin Etxebeste 495
Jon Maia Soria 489,5
Jokin Uranga Isuskiza 475
Manex Mujika Amunarriz 453,5
Eneritz Artetxe Eizagirre 441,5

Ostegunetik sarrera guztiak salduta zeudela, 700 bertsozalek elkartu dira Zestoako pilotalekua.

Zestoako pilotalekua

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak bihar izango du segida. Ormaiztegiko Zubipe pilotalekuan jokatuko da laugarren final laurdeneko saioa. Sei bertsolari igoko dira oholtzara: Ander Lizarralde, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa", Felix Zubia, Iñaki Apalategi, Maider Arregi eta Unai Gaztelumendi. Iker Iriarte izango da 17:30 ean hasiko den saioko aurkezlea.

Ohi bezala, arratsaldeko 16:00etan zabalduko da aretoko leihatila.

 

Nahikari Gabilondok irabazi du Zestoan.