Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Jon Maiak Eibarren eskuratu du Ilunberako txartela

2015/12/06
Harekin batera sailkatu da Eibarko saiotik Arkaitz Oiartzabal "Xamoa". Astelenan jokatutako azken finalaurrekoaren ondotik, zehaztuta geratu dira finalean ariko diren bertsolariak: Jon Maia, Unai Agirre, Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi, Agin Laburu, Iñaki Apalategi, Oihana Iguaran eta Arkaitz Oiartzabal "Xamoa".

Jon Maia nagusitu da gaur Eibarren gauzatu den azken finalaurreko saioan. 500,5 puntu lortu ditu Maiak. Bere atzetik, bigarren eta hirugarren postuan egin dute Arkaitz Oiartzabal Xamoak eta Nahikari Gabilondok, hurrenez hurren. Honela geratu da gaurko saioa:

 

BERTSOLARIA PUNTUAZIOA
Jon Maia Soria
500,5
Arkaitz Oiartzabal Agirre "Xamoa" 481
Nahikari Gabilondo Mendizabal
468
Mikel Artola Izagirre
463,5
Iñaki Gurrutxaga Zubimendi
447
Felix Zubia Olaskoaga
440,5

 

1.100 bertsozale inguru bildu dira Nahikari Gabilondo, Felix Zubia, Mikel Artola, Iñaki Gurrutxaga, Jon Maia eta Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"ren jarduna entzutera. Astelenakoa izan da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa, eta txapelketa jada azken hitzordura begira jarri da: Ilunben abenduaren 19an egingo den finala.

Finaleko parte-hartzaileak, zehaztuta

Finalaurreko saioetan nagusitu diren eta honenbestez zuzenean finalera sailkatu diren Alaia Martin, Unai Agirre eta Jon Maia bertsolariekin batera, honako bertsolariak sailkatu dira bildu duten puntuazioari esker: Beñat Gaztelumendi, Agin Laburu, Iñaki Apalategi, Oihana Iguaran eta Arkaitz Oiartzabal "Xamoa".

Abenduaren 19an egingo da finala Donostiako Ilunben. 17:00etan hasiko da saioa, eta orduan aintzat hartu beharreko oharrak topatuko dituzu Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren webgunean.

Oraindik ere sarrerak eskuragai daude bai www.bertsosarrerak.eus atarian, eta baita Durangoko Azokan, Bertsozale Elkarteak eta Lankuk atondutako standean (Goienkale 46). Bazkideek 15 eurotan dituzte sarrerak, 6 eta 16 urte bitartekoek 10 eurotan eta gainerakoek 20 eurotan.

Jon Maia nagusitu da Eibarren