Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Gipuzkoa

Beñat Gaztelumendi nagusitu da Errenteriako saioan

2015/10/25
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren final laurdena jokatu da arratsaldean Errenterian. Beñat Gaztelumendik irabazi du saioa eta horrenbestez zuzenean sailkatu da Tolosako finalaurrekorako. Iñaki Gurrutxagak eta Jon Martinek egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 590 bertsozalek bete dute Errenteriako Agustina Otaola raketista profesionala pilotalekua. Datorren asteburuan Zestoan eta Ormaiztegin jokatuko dira saioak.

 

Beñat Gaztelumendi nagusitu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren final laurdenean, Errenteriako Agustina Otaola raketista profesionala pilotalekuan jokatu dena. Horri esker, donostiarra zuzenean sailkatu da azaroaren 29an Tolosan jokatuko den final laurdenetako saiorako. Iñaki Gurrutxagak eta Jon Martinek lortu dute bigarren eta hirugarren postua gaurko saioan

 

BERTSOLARIA PUNTUAZIOA
Beñat Gaztelumendi Arandia 516
Iñaki Gurrutxaga Zubimendi 499,5
Jon Martin Etxebeste 485,5
Ane Labaka Mayoz 476
Iñigo Mantzizidor Larrañaga "Mantxi" 474,5
Amaia Iturriotz Etxaniz 454

590 bertsozale elkartu dira Errenteriako Agustina Otaola raketista profesionala pilotalekuan eta gogoz txalotu dute sei bertsolarien jarduna..

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak hurengo asteburuan izango du segida, bi saiorekin. Larunbatean, Zestoako pilolekuan izango da final laurdena, Alaia Martin, Eneritz Artetxe, Jokin Uranga, Jon Maia, Manex Mujika eta Nahikari Gabilondo bertsolariekin.

Igandean, berriz, Ormaiztegiko Zubipe pilotalekuan jokatuko da laugarren final laurdena. Bertan Ander Lizarralde, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa", Felix Zubia, Iñaki Apalategi, Maider Arregi eta Unai Gaztelumendi ariko dira.

Bi saioak 17:30ean hasiko dira. Ohi bezala, sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean dira salgai.

Beñat Gaztelumendi, saioko une batean.