Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Gipuzkoa

Felix Zubiarentzat izan da Arrasateko final zortzirena

2015/10/10
Arrasaten jokatu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azkenaurreko final zortzirena. Felix Zubiak lortu du lehen postua eta modu horretan final laurdenetarako txartela eskuratu du. Haren atzetik, Eneritz Artetxe eta Iñaki Gurrutxaga sailkatu dira, hurrenez hurren. 310 bertsozale elkartu dira Amaia antzokian. Bihar amaituko da final zortzireneko fasea, Andoainen jokatuko den saioarekin.

 

 

BERTSOLARIA PUNTUAZIOA
Felix Zubia Olaskoaga 431
Eneritz Artetxe Eizagirre 421,5
Iñaki Gurrutxaga Zubimendi 417,5
Haritz Casabal Pikabea 412
Egoitz Eizagirre Aduriz 382,5
Aratz Igartzabal Bidegain 373

 

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak bihar izango du segida eta azken final zortzirena jokatuko da Andoaingo Bastero kulturgunean. Sei bertsolari igoko dira oholtzara: Ibai Esoain, Gemma Urteaga, Jokin Uranga, Antton Fernandez, Asier Azpiroz eta Unai Gaztelumendi. Lehen sailkatuak urriaren 31n Zestoan jokatuko den final-laurdenerako txartela eskuratuko du. Inaxio Usarraldek aurkeztuko du saioa.

Felix Zubiak irabazi du Arrasaten.