Gipuzkoa

Gipuzkoa Bertsotan, zortzi saio eta 48 bertsolari bigarren asteburuan

2015/05/13
Gipuzkoa Bertsotan bigarren asteburura ailegatuko da, lehenengo itzulia amaituko da eta bigarrena hasiko. Antzuolan eta Idiazabalen, larunbatean, eta Hernanin eta Bergaran, igandean, bina saio jokatuko dituzte. Osotara, 48 bertsolari igoko dira oholtzara. Saioetarako sarrerak egun berean egongo dira salgai, aretoetan bertan.

Larunbatean lau saio jokatuko dira, Antzuolan eta Zaldibian bina. Antzuolan Torresoroa aretoan izango dira saioak, Inaxio Usarralde Arantzadik aurkeztuta.

Goizez, 11:30

Arratsaldez, 17:30

Julen Agirre Agirrezabal

Iñaki Zelaia Irazusta

Aitor Salegi Martija

Mikel Tapia Aierbe

Arkaitz Oiartzabal Agirre

Iñaki Gurrutxaga Zubimendi

Egoitz Eizagirre Aduriz

Eli Pagola Apezetxea

Adur Gorostidi Urkia

Asier Sasieta Barrenetxea

Unai Mendizabal Jauregi

Txomin Azpiroz De Pedro

 

Zaldibian, berriz, herriko antzokian izango dira saioak eta Saroi Jauregi Aiestaranek aurkeztuko ditu.

Goizez, 11:30

Arratsaldez, 17:30

Endika Igarzabal Murua

Izarne Zelaia Arratibel

Manex Mujika Amunarriz

Joritz Bastarrika Albisu

Aitor Urbieta Aizpurua

Gorka Etxeberria Casqueiro

Gorka Azkarate Torner

Maider Arregi Markuleta

Egoitz Aizpuru Sanz

Eneritz Artetxe Eizagirre

Gorka Maiz Alustiza

Imanol Lizarazu Illarramendi

 

Igandean beste lau saio izango ditu Gipuzkoa Bertsolari Txapelketarako sailkapen faseak. Batetik, Hernaniko Sandiusterri aretoan bi saio jokatuko dira, Imanol Artola Arretxek aurkeztuta. Bi saio horiek amaiera emango diote Gipuzkoa Bertsotanen lehen itzuliari.

 

Goizez, 11:30

Arratsaldez, 17:30

Joseba Lasagabaster Madinabeitia

Arnaitz Lasarte Santa Kruz

Haritz Casabal Pikabea

Manex Astigarraga Bergara

Jon Maia Soria

Unai Gaztelumendi Arandia

Josu Oiartzabal Iturzaeta

Aitzol Iturbe Beristain

Nahikari Gabilondo Mendizabal

Ane Zuazubiskar Iñarra

Ane Labaka Mayoz

Oier Iurramendi Etxeberria

 

Egun berean, Bergaran, bigarren itzulia hasiko da. Goizean eta arratsaldean bi saio jokatuko dira Zabalotegi aretoan. Iban Narbaiza Cevidanesek egingo ditu aurkezle lanak goizean eta Itziar Etxezarreta Arakistainek, arratsaldez.

Goizez, 11:30

Arratsaldez, 17:30

Aitor Irastortza Fadrique

Ander Lizarralde Jimeno

Eneko Araiztegi Agirre

Gorka Azkarate Torner

Urko Egaña Calderon

Mikel Artola Izagirre

Andoni Goitia Etxezarreta

Unai Muñoa Amundarain

Iñigo Ibañez Aramendi

Aratz Igartzabal Bidegain

Haritz Garmendia Iturria

Beñat Torres Lete

 

Saio guztietarako sarrerak egun berean salduko dira, aretoan bertan. Horretarako, leihatilak 10:00etan eta 16:00etan irekiko dira. Kontutan izan behar da saio guztietarako aforoa mugatua dela.

Sarreren prezioa 4 eurokoa da Bertsozale Elkarteko bazkideentzat eta 16 urtetik beherakoentzat. Gainerakoentzat, 6 eurokoa da. Eguneko bi saioak ikusteko, berriz, prezioa 6 eurokoa da Elkarteko bazkideentzat eta gaztetxoentzat eta 9 eurokoa, gainerakoentzat.