VII. BEE - Legazpi (2011)

Gipuzkoako Bertso Eskolen VII. Eguna 2011ko apirilaren 10ean ospatu zen, Legazpin (Goierri). Aurrez, gure trenak geldialdia egina zuen Villabonan (Tolosaldea), Oiartzunen (Oarsoaldea), Oñatin (Debagoiena), Usurbilen (Buruntzaldea), Azkoitian (Urola-Kosta) eta Eibarren (Debarrena).

DSC_0296.JPG

Helburua, urtero bezala, Gipuzkoako Bertso Eskolen arteko harremanak sendotzea eta elkar ezagutzea izan zen. Era berean, urtean zehar egiten den lana ere gogoratu nahi izan genuen egun horretan.

Egunaren antolaketa lanetan herriko hainbat taldek egin zuten bat Gipuzkoako Bertsozale Elkartearekin: Legazpiko Bertso Olariak, Legazpiko Batukada, Goiz-Deia txistulari taldea, Sustraiak dantza taldea, Korosti dantza taldea, Doinua musika eskola eta Legazpiko trikitilari gazteak.

Gipuzkoa osoan ,110 bertso eskola inguru daude, eta haietatik 71 haurren bertso eskolak dira. Gutxi gorabehera, bertso eskolen erdiek hartu zuten parte ospakizunean. Guztira, 400 haur eta gaztetxo elkartu ziren Legazpin.

Egun osoko jaia izan zen Legazpin apirilaren 10ean. Eguraldia ez zen lagun izan eta ekitaldi gehienak estalpean egin ziren. Goizeko 10:30ean iritsi ziren Gipuzkoako txoko guztietako haur eta gaztetxoak, eta Bertso Eskolen Egunerako diseinatutako nikiak banatu ziren. Ondoren, taldeko argazkia atera zen Legazpiko plazan. Korosti eta Sustraiak dantza taldeek ongietorriko aurreskua dantzatu zuten.

11:15 aldera taldeko jolasari ekin genion. Parte hartzaileak bi zirkuitutan banatu ziren, eta bakoitzean zazpi jolas zeuden.

Ondoren, kalejira egin genuen Legazpiko kaleetan. Bidean, lagun izan genituen Legazpiko Batukada, Doinua Musika Eskola eta Legazpiko Bertso Olariak.

13:30ean bazkaldu genuen, eta, ondoren, zezenak eta ponyeak izan genituen Legazpiko plazan, Legazpiko trikitilari gazteek alaituta.

Arratsaldean, berriz, ikuskizuna izan zen Legazpiko Urbeltz pilotalekuan. Mikel Pagadi eta Jon Iraolaren gidaritzapean, Korosti eta Sustraiak dantza taldeen saioa izan genuen, eta bertsolari adituen naiz hasiberrien saioak ere izan ziren.

18:00 aldera amaitu zen Bertso Eskolen VII. Eguna, eta hurrengo urtera arte agurtu ginen.

Agenda

2017-10-21 Amasa-Villabona Plaza librea

Aiztondora Eguna. Bertsolariak

2017-10-22 Legorreta Plaza librea

Kultur astea. Bertsolariak

2017-10-25 Legorreta Haur eta gazteentzako ikuskizuna

"Hor konpon Marianton" haurrentzako ikuskizuna

2017-10-26 Bergara Berezia

"Adin adin" egitasmoa. Bertso tailerra

2017-10-27 Beasain Berezia

"Adin adin" egitasmoa. Bertso tailerra

Agenda osoa

BDB gaur

2000-10-21 Urruña

Andoni Egaña

Iparraldean ezaguna zen
bertsuaren arrabotsa,
Mattin genuen zango ta beso
Xalbador berriz bihotza.
Hogei urtean jasan ondoren
isilaldi bat zorrotza,
entzuna dugu hemen kontua
doala aintzina ontsa,
gorputz bizia bihurtzeraino
garai bateko hilotza. (bis)

Juaristi, Joan Mari "Atano" (1866-1939)

Jaio 1866-10-21

Luisa Mendizabalekin 1890ean ezkondu eta Floreaga etxean bizi izan ziren. Hamar seme-alaba izan zituen, zazpigarrena Atano III.a, Mariano Juaristi pilotari handia....

Bautista Basterretxe / Morerira juan da / Itzaia

A. Zabalak Auspoa 88 liburuan dio doinua ¨Baron de Montevilla¨ren kuaderno batetik jaso duela. Etxeberria-Guimonek dio ¨poesia de XXX¨ eta ¨musica de XXX¨, eta ¨Itzaia¨ dakar izenburu; Sei bertso dakartza, eta J. A. bertso egiletzat. Bere errepikapenekin badu grazia doinu historiko honek. Doinu honetan kantatu izan dira Morerira joan da izeneko bertso famatuak ere (Bertsotan 117); best´alde, bertso hauei dagokien beste doinutxo bat ere jaso zuen aita Donostiak (Cancionero Donostia III 805), baina ez dugu ekarri Doinutegira. Azkueren eskuizkribuetatik jaso ditu aita Zabalak doinu honen zati antzeko batzuk, ETORRI NINTZANEAN izeneko erromantze koplatxoekin Euskal Erromantze bilduman. Bertsolari txapelketa gehienetan 1982tik aurrera; 82koan 6 bider; 86ean 5 bider, 89koan 8 bider eta 93koan behin. Eskolarteko txapelketetan ere erabili dute inoiz gaztetxoek; Buztarri bertsolariak Mugartegiri, honen omenaldikoan Donostian.