III. BEE - Oñati (2007)

Gipuzkoako Bertso Eskolen III. Eguna, Oñatin ospatu zen, apirilaren 1ean. Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak eta Gipuzkoako bertso eskolek antolatzen duten egun bat da, ikasleek elkar ezagutzeaz gain elkarrekin saio bat ospatu eta herriaren aurrean elkarrekin aritzeko aukera bat izan dezaten.

BEsk eguna 07.jpg

Goizeko 11:00etan Oñatin bildu ziren Gipuzkoa osoko bertso eskoletako 250 haur, gazte, irakasle eta arduradun.
Zortzi gune prestaturik zeuden Oñatiko plazan; besteak beste, aulki jolasak, Iturengo trikitilarak, herri kirolak, txantxa jolasak eta graffiti guneaz gozatzeko aukera izan zuten eta baita egin ere, bertaratu ziren gaztetxoek gunerik gune ibiltzeko parada aprobetxatu baitzuten.

Oñatiko gazte lekuan denak batera bazkaldu ondoren, arratsaldeko ekitaldiari hasiera eman zitzaion: lehenik, Zestoa, Eibar, Asteasu eta Oñatiko bertso eskolek ekitaldi bereziak eskaini zituzten. Ondoren, 14 urtetik gorakoek bertso kalejiraz gozatu zuten Iker Zubeldia eta Iban Urdangarin bertsolariekin eta Iturengo trikitilariekin.

Gazteagoentzat, Oñatiko gazte lekuan, Txan Magoak, eta Andoni
Egaña eta Amaia Agirre bertsolariek eskainitako bertso magia
emanaldia izan zen.

Egun ederra igaro ondoren, arratsaldeko 17:30ean III Bertso
Eskolen Egunari amaiera eman zitzaion.

Egun ederra igaro ondoren, arratsaldeko 17:30ean III Bertso
Eskolen Egunari amaiera eman zitzaion.