II. BEE - Oiartzun (2006)
Eguna bi zatitan banatu zen, goizean ikasleek prestatuko saioa eta arratsaldean ikasleentzat prestatutakoa. Goizeko 10etan bailara ezberdinetatik zetozen autobusak elkartu ziren Oiartzungo plazan, 200 ikasle inguru eta 25 irakasle eta guraso, eta bertan kamisetak banatu eta taldeak osatu ziren.
Hortik Haurtzaro ikastolako pilotalekura joan ziren, eta bertan beraiek prestatutako saioa eskaini zuten 11:00etan. 13:00etan bertan prestatuko mahaietan bazkaldu genuen denok eta jolasak antolatu ziren, talde giroa eta harremanak lantzeko asmoz. 15:30ean gazteenek bertso antzerkia izan zuten udaletxeko batzar aretoan, eta helduenek bertso kalejira izan zuten herriko kaskoan zehar, Oiartzungo trikitilarien laguntzarekin. 17:30ean autobusak etorri eta oparitxo bana hartuta bakoitza bere herrira itzuli zen.