Gipuzkoa

Gu ere bertsotan

Azken urteetan, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak gehien landu duen eremua hezkuntza arautuarena izan da. Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak bere ardatz estrategiko nagusietako bat bertsolaritzaren transmisioa du. Hala ere, ezin aipatu gabe utzi bertsolaritzaren transmisioak hizkuntzaren normalkuntzari eta kultura herrikoiaren eraberritzeari egiten dien ekarpena. Egun, Gipuzkoa osoko 52 herri eta 132 ikastetxetan, 10.000 gazte inguru ari dira “Ahozkotasuna eta Bertsolaritza” proiektua lantzen. Beraz, egituratuta eta egonkortuta dagoen proiektua dela esan dezakegu.

Bertsolaritzari buruz zerbait gehiago jakin edo ikasi eta bertso eskoletara salto egiteko tranpolin garrantzitsua da hezkuntza arautuko proiektua. Herri bakoitzeko biztanle kopuruaren arabera aldatzen den arren, esan dezakegu D ereduko LH 4., 5., eta 6. mailetan ikasleen % 80k lantzen duela (gutxi gorabehera) Gu ere Bertsotan proiektua. Era berean, beste hizkuntza ereduetan ikasten duten ikasleekin ere lan egiten dugu. Zentzu horretan, aipagarria da gure proiektuak Gipuzkoako zenbait eremutan euskararen erabileraren sustapenean duen garrantzia. Hainbat irakasleren iritziz, bertsolaritzako eskolak dira haurrek euskaraz hitz egiteko eta euskaraz pentsatzeko duten esparru bakarra.

Edozein modutan, hiru esparruen arteko oreka topatu nahi da Elkartean. Gainera, sustapena, ikerkuntza eta komunikazioa ere eguneroko jardunean txertatu nahi dira, euskal gizartean bertsolaritzak merezi duen tokia izan dezan. Horretarako, 15 pertsonaz osatutako lantaldea du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak. Horietatik 13 tokiko eragileak dira, bertso eskoletan eta hezkuntza arautuan eskolak ematez gain, bailaretako eragile lanak egiten dituzte. Modu horretan bertso eskolen arteko harremanak sustatu eta haiei sustengua ematea ziurtatzen da. Tokiko eragileen lana koordinatzeko eta proiektuari osotasuna emateko, Elkarteko koordinatzailea eta administraria daude.

Agenda

2017-02-24 Lasarte-Oria Eskolartekoa

Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa. Bat bateko saioa. Bertso afaria

2017-02-24 Aia Txapelketa

Gipuzkoako Herriarteko txapelketa: "Aia ta kitto" (Aia) vs. "Sol mimimi sol" (Urretxu-Zumarraga). Bertso afaria

2017-02-24 Donostia Txapelketa

Gipuzkoako Herriarteko txapelketa: "Aitziaren gorraizia" (Donostia) vs. "Erniarraitz 4" (Azpeitia-Zestoa). Bertso afaria

Agenda osoa

BDB gaur

1991-02-24 Elizondo

Jean Louis Laka

Oi! euskara zuk oraindik ez jo
zorigaitzean gailurra
zure alde ainitz langileak
girela gauza segurra
baina nahi ta ez gure bizitza
gerta ditaike laburra
nik nere baitan sentitzen ditut
esperantza ta beldurra.

Gure Violeta maitea

Chileko kantari ezagunaren doinua.