Gipuzkoa

Bertso Eskolak

Geroz eta gehiago dira beren kabuz bertso eskoletara joaten diren neska-mutikoak. Halere, hezkuntza arautuan egiten den lana ezinbestekoa da zentzu horretan.

Esparru honetako helburu nagusia da herri bakoitzak bertso eskola garatu bat izatea, hau da, egun batez bertako ikasle izan zirenak irakasle izatera iritsi eta taldearekin aurrera egiteko kanpoko eragileen beharrik ez izatea. Era berean, horrek herriko bertso ekitaldietako parte hartzaile/antolatzaile/bultzatzaile izatera eramango ditu, eta kasu gehientsuenetan udalekin elkarlanean antolatuko dituzte ekitaldiak.

2012. urtean, Euskal Herriko Bertsozale Elkartean Bertsolaritzaren mapa osatu dugu. Herrialde guztien artean landu dugun tresna izan da. Tresna hori, tokian tokiko beharrak zein diren jakiteko erabiliko da. Era berean, bertso eskolekin batera landu ahal izango ditugu behar estrategikoak.

Bertso eskolen historia.

Agenda

2017-02-24 Lasarte-Oria Eskolartekoa

Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa. Bat bateko saioa. Bertso afaria

2017-02-24 Aia Txapelketa

Gipuzkoako Herriarteko txapelketa: "Aia ta kitto" (Aia) vs. "Sol mimimi sol" (Urretxu-Zumarraga). Bertso afaria

2017-02-24 Donostia Txapelketa

Gipuzkoako Herriarteko txapelketa: "Aitziaren gorraizia" (Donostia) vs. "Erniarraitz 4" (Azpeitia-Zestoa). Bertso afaria

Agenda osoa

BDB gaur

2015-02-22 Andoain

Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze

J.M. Irazu
Omenaldi bat egin zizuten
detaile finez betea
hementxe bertan jende pila bat
hemen bertan alkatea
bertso eskolako umeak eta
entzule bero, tentea.
Lehendabiziko baldintza al da
norbere herritik joatea? (bis)

A.Mendiluze	
Bai, ez ziguten egingo noski
bertan geratu bagina
baina joan eta handik gutxira
nolako maitasun fina!
Dagoen hura ez baita maite
falta den hura adina
etxean hala gertatzen zaigu
eta herrian berdina. (bis)

J.M. Irazu
Baina ez dago hoi konpontzerik
zertako hasi ezbaian?
Ta nunbaitetik hasiko ziran
omenaldian usaian.
Hoita hemezortzi urte bakarrik
eta omenduen gaian
eskultura bat eingo dizute
zahartzen zeran garaian. (bis)


A.Mendiluze	
Ez dakit ba nik esan dezuna
pentsa ezazu hobeto
hoita hemezortzi urtez omendu
egindakoak tarteko
agian horrek esan nahiko du
bide berean joateko
edo nahikoa egin dedala
ta lata ez emateko. (bis)

J.M. Irazu
Disimulatzen ez zaitez hasi
ez zizun sortu izua
omenaldia merezi zendun
nunbait bertsotan maisua.
Larraulen ere andoaindarrek
haundia dute pisua.
Ai Mendiluze zeharka-zeharka
pasaiezu abixua. (bis)

A.Mendiluze	
Andoaindarrek egin ninduten
omenaldi horren parte
Irurakoak beste hainbeste
egindakoak bitarte  
ta larrauldarrei abisatzek o
ez ote da zeure kalte?
Abixua nik pasa ezkero
neri egingo didate. (bis)

J.M. Irazu
Aitor hori`re ez nuke ba nahi
nahikoa dezu ta bale!
Alde batera zertan ibili
omenaldien eskale?
Zeure herrian lehenbiziko ta
ondoren Iruran dale!
Ez da ba izango koipe gehiegi
ematen dezun seinale? (bis)

A.Mendiluze	
Inbidia orain agertu zaizu
ai Jexux Mari maitea!
Zerbaitegatik egingo zuten 
zer nahi dezu esatea?
Baina zuk segi zoazen gisan
mantendu borondatea
askoz hobe da nahiz ta ez omendu
merezia izatea. (bis)

Etxabe, Axentxio "Axentxio Txanka"

Jaio 1890-02-22

Ezkongabea. Josefa Lertxundi eta Inazio Mari Galo Etxaberen 4 seme alabetatik gazteena zen. Aita ere bertsolaria zuen, semea baina plazagizonagoa zen, parraldazale amorroatua. Axentxio berriz ez zen p...

Kantuz sortu naiz eta III

Ikus izen bereko beste bi doinu hamarreko txikien sailean.Bertso hau Jose Mendiagek Montebideon egindako bertso famatua bera da noski baina 8ko txikira zertxobait moldatua, agian Jose Iturria fraileak berak.