Gipuzkoa

Asteburu ederra Lasturren

2017/04/26
Azken urteetan bezala Gipuzkoako bertso-eskoletako gazteek Lasturren hiru egunez gozatzeko aukera izan zuten.

Apirilaren 21etik 23ra izan zen aurtengo Lasturko egonaldia. Bertan bildu ziren Gipuzkoako bertso-eskoletako 14-18 urte bitarteko gazteak. 

Ekintza eta gonbidatu desberdinak izan ziren aurtengoan ere. Lehenbiziko egunean Mikel Markezen bisita jaso zuten eta berarekin denbora luzez berriketan egon ondoren euskal kantagintzaren bilakaera aztertzeko aukera izan zuten. Ondoren, ez zen kanturik falta izan.

Larunbatean berriz, Julio Soto eta Eneko Lazkozek Nafarroako finaleko buruz burukoa errepikatzeko aukera ederra izan zuten, Lasturretik Endoiara oinez joan eta bertan egindako bertso bazkarian.

Nola ez, gazteek sormenerako tartea ere izan zuten eta beste behin ere lagun berriak ezagutu eta bertsoaz eta honen inguruaz gozatzeko aukera paregabea izan zen Lasturkoa.

Oroitzapen goxoekin eta hurrengoaren zain geratu dira guztiak!

Agenda

2017-08-18 Donostia Jaialdia

Jaiak. Bertso saioa

2017-08-19 Irun Plaza librea

Moskuko jaiak. Bertso-triki-poteoa

2017-08-20 Irun Jaialdia

Moskuko jaiak. Bertso saioa

2017-08-22 Elgoibar Bertso-saio musikatua

"Ez da kasualitatea" bertso-saio musikatua

Agenda osoa

BDB gaur

1991-08-17 Zizurkil

Jon Enbeita

Mundu hontako denbora,
erdi arantz, erdi lora,
batzuek inoiz bizi ez eta
besteak gerora,
Otaño dator gogora,
esan dudanaren froga,
gure iloben ilobekin be
hura biziko da. (BIS)

Baina askok hortik aparte,
ez lan ta ez borondate,
sekula bizi gabe hiltzeko
martxa daramate,
beste asko etxe kalte,
anaien kontra jo-ta-ke,
eurak bakarrik hilgo balira
gaitzerdi litzake. (BIS)

Bihotz barnean daukat min,
gertatua ahaztu ezin,
odol gorria inorentzako
ez baita atsegin,
bada hainbat langile fin,
ejenplu ona Donostin,
hiltzen direnak euren Herria
bizi izan dedin. (BIS)

Aita Bonifazio Ataun

Hil 1984-08-17

Bidegileak bilduman: http://ttiki.com/31934...

Gu gara Euskadiko

AITA ZER EGIN DUZU doinua ere honekin dator, kantu bereko zatia da.