Urko Arregi, azken kanporaketako irabazle

2016/03/18
Bukatu dira Gipuzkoako Eskolarteko kanporaketak, eta azkena Urko Arregik irabazita erabakita geratu da apirilaren 17ko finala

Atzo jokatu zen Azkoitiko Iraurgi Elkartean Gipuzkoako Eskolarteko azken kanporaketa. Afalondoren izan zen saioan kantuan Itziar Mendia, Iker Letamendia, Lierni Rekondo, Naroa Aguirre, Imanol Albizu  eta Urko Arregi aritu ziren. Azken hau izan zen saioko irabazlea, beraz, zuzenean finalera sailkatua. Kanporaketa guztiak jokatuta honela geratu da apirilaren 17an Eibarko Coliseoan jokatuko den finala:

-Gontzal Belategi

-Beñat Mujika

-Andoni Mujika

-Aizpea Garmendia

-Urko Arregi

-Itziar Mendia

-Libe Goenaga

-Ane Peñagarikano

Gai-jartzaile: Saroi Jauregi

Bertso Eskolen Egunaren baitan jokatuko da finala eta egun horretarako autobuseko txartela eta kamiseta www.bertsosarrerak.eus webgunean erosi ahal izango dira martxoaren 31 arte.

 

Azkoitiko kanporaketako bertsolariak.