Gipuzkoa

Gontzal Belategi Gipuzkoako Eskolarteko finalerako lehen sailkatua

2016/02/14
Legazpiko kanporaketa irabazita Gontzal Belategi zuzenean sailkatu da Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako finalera

Pasa den ostiralean jokatu zen Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako lehendabiziko kanporaketa. Hirurogei lagun inguru bildu ziren Legazpiko Muruazpi Elkartean eta afalondoren izan zen saioa. Gontzal Belategi oñatiarra izan zen lehen kanporaketako irabazlea, beraz, zuzenean apirilaren 17an Eibarren ospatuko den finalerako txartela lortu zuen. Gainontzeko bostek puntuazioaren zain egon beharko dute.

Hurrengo kanporaketa datorren ostiralean, otsailaren 19an ospatuko da Lasarte-Oriako Arrieskalleta Elkartean arratsaldeko 19:00etan hasita. Ondorengo bertsolariek abestuko dute:

Aitor Balerdi

Beñat Mujika

Asier Ibarguren

Jokin Irastorza

Josu Ibarguren

Iraitz Sarasola

Paul Iruretagoiena

Gai-jartzaile: Irati Agirreazaldegi

Afaritarako txartelak salgai egondo dira www.bertsosarrerak.eus webgunean asteazkenera arte.

 

Legazpiko kanporaketako parte-hartzaileak