Gipuzkoa

Gipuzkoako bertso-eskolen egunerako izen ematea zabalik

2016/03/03
Apirilaren 17an izango da, Eibarren, Eskolarteko Txapelketako finalarekin batera.

Azken urteetan bezala, Gipuzkoa osoko bertso-eskolen eguna ospatuko da Eskolarteko Txapelketari bukaera emateko.

Goizean, Eskolarteko Txapelketako finalarekin gozatzeko aukera izango da Eibarko Coliseo antzokian. Saioaren bukaeran, bat bateko txapelketako  eta bertsopaper lehiaketako sariak  banatuko dira.

Bazkal ostean, berriz, Gipuzkoako hainbat bertso-eskoletako kideek elkar ezagutzeko aukera izango dute, aurrez prestatutako jolas eta txokoetan.

Joan ahal izateko www.bertsosarrerak.eus webgunean hartu behar da txartela. Bertan, aukeratu behar da autobusa nondik hartu eta zein neurritako kamiseta den zurea, martxoak 31 baino lehen.

Gipuzkoako bertso-eskolen eguna Pasaian