Epailetzaren inguruko ikastaroa

2014/11/11
Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak epailetzaren inguruko ikastaro bat antolatu du, azaroaren 22rako. Bertsoa epaitzeko lana gertuagotik ezagutzea eta lan horretarako bitartekoak eskaintzea izango da helburua, eta bide batez, bertsolariaren sorkuntza prozesuan sakontzea.

Goiz oso batean zehar,  Asier Ibaibarriagaren eskutik, epai irizpideen inguruan aritzea da asmoa. Bertsoaldiak entzun eta baloratzeko klabeetaz arituko gara, baina Txapelketa eta epailetzaren perspektibatik beti ere.
Ikastaroa irekia izango da eta doakoa. Interesik sortzen badizu, parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Hala balitz, hemen eman dezakezu izena,  azaroaren 19a arte.
 
Ikastaroa, Villabonako Subijana etxean egingo da, goizeko 10:00etatik 13:00etara.
 
Oso interesgarria izango da, animatu!!!!