Gipuzkoa

Beñat Mujika, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako bigarren finalista

2016/02/22
Pasa den ostiralean, otsailaren 19an jokatu zen Eskolarteko Txapelketako bigarren kanporaketa eta Beñat Mujikak irabazi zuen.

Lasarte-Oriako Arrieskalleta elkartean izan zen Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako bigarren kanporaketa pasa den ostiralean. Hirurogei lagun inguru bildu ziren afalondoren eta kantuan berriz, Aitor Balerdi, Asier Ibarguren, Jokin Irastorza, Josu Ibarguren, Iraitz Sarasola, Paul Iruretagoiena eta Beñat Mujika aritu ziren. Azken honek irabazi zuen Lasarteko kanporaketa, beraz, zuzenean Eibarko Coliseoan ospatuko den finalerako sailkatu zen. Gainontzekoek beste saioetako emaitzen zain egon beharko dute.

Hurrengo kanporaketa ostiral honetan, otsailaren 26an izango da Zarauzko Urpekoak elkartean. Bertsotan Ane Peñagarikano, Jon Ander Iriondo, Julen Eizmendi, Beñat Clemente, Andoni Mujika eta Iker Ormazabal arituko dira. Afaria 19:00etan hasiko da eta honako txartelak asteazkenera arteko epearekin erosi ahalko dira www.bertsosarrerak.eus webgunean.

 

Lasarte-Oriako kanporaketako bertsolariak.