Gipuzkoa

2015eko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako liburua eta diskoa argitaratu dira

2016/03/15
Bertsoak, kronikak eta argazkiak eskaintzen ditu argitalpenak. Lan hau osatu ahal izateko ezinbestekoa izan da Xenpelar Dokumentazio Zentroa.

GBT15ari buruzko argitalpenak Txapelketan parte hartu duten bertsolari guztien bertsoren bat ageri da eta finala oso-osorik aurki daiteke. Liburuan dauden bertso guztiak daude audio formatuan. 

Txapelketan zehar erabili diren doinuen azterketa, identifikazioa eta sailkapena egin dute Joanito Dorronsorok eta Martin Aramendik: horien berri ere badakar liburuak, pentagrama eta guzti. Bi doinu berri  identifikatu dira, eta jadanik Xenpelar Dokumentazio Zentroaren baitako doinutegian, BDBn, txertatu dira. Liburuan agertzen diren argazkiak Alberto Elosegik ateratakoak dira.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako liburua eta CDa 20 eurotan eskura daiteke www.lanku.eus atarian eta Gipuzkoako Bertsozale Elkartean. Bertsozale Elkarteko bazkideek 15 eurotan eskuratu ahalko dituzte bi produktuak. Liburua etxera bidaltzea nahi izanez gero, bidalketa gastuak aparte ordaindu behar dira (6 euro).