Generoa

Bertsozale Elkarteak genero ikuspegia txertatzeko lan ildoa 2008tik du abian

Bertsozale Elkartearen baitan eta, honen bidez, bertsolaritzan orohar, genero ikuspegia eta parekidetasuna sustatzea da genero taldearen helburua eta hiru bidetan lantzen da:

1. Bertsozale Elkarteko Genero Agenda: Elkarteko sail bakoitzean genero ikuspegia eta parekidetasuna sustatzeko neurriak diseinatu eta gauzatzeko.

2. Formazioa eta sentsibilizazioa: Bertsogintzako agente ezberdinei begirako formazioa hiru bideetan: bata, mistoa, emakume eta gizonezkonentzako; bestea, emakumeen enpoderamenduaren lanketarako; eta beste bat, gizonezkoen identitate eta kokapenen hausnarketarako.

3. Gizarteratzea: Bertsolaritza eta generoaren alorrean egiten den prozesua gizarteratzea, lanketa honen gaineko informazioa eta proiektuan parte hartzeko aukera edonork izan dezan.

 

Genero ikuspegia bertsolaritzan


U.morez Jardunaldiak

Dokumentazioa

Emakume bertsolariak historian zehar

Parte Hartu