Eskolartekoa 2015

XXVII. edizioa izan zuen 2015ean Eskolartekoak.

Eskolartekoak bere bidea egin zuen herrialde bakoitzean: guztira, 15-18 urteko 112 gaztetxo aritu ziren.

EUSKAL HERRIKO FINALA ETA FESTA ekainaren 27an egin ziren Orion. Egitarau betea prestatu zen egun osorako.

2015-06-27 Orio

11:00etan: bat-bateko txapelketaren finala, pilotalekuan. Lurraldeetako Eskolarteko saioetan parte hartutako 112 gaztetxoetatik 9 aritu ziren Orioko finalean:

Saioa Maialen Lujanbio Zugastik aurkeztu zuen eta bukaeran, Sustrai Colina Acordarrementeriak jantzi zion txapela irabazleari. Gipuzkoako gai-jartzaile taldeko partaideek jarri zituzten finaleko gaiak: Asier Iriondo, Aitor Alkorta, Iban Narbaiza, Iker Iriarte, Imanol Artola, Inaxio Usarralde, Ion Zaldua, Irati Agirreazaldegi, Itziar Etxezarreta eta Saroi Jauregi gai-jartzaileek.

Hauek izan ziren betebeharreko ariketak:

  1. Hasierako agurra. Gehienez 5 puntuko neurrian
  2. 8ko handian bina bertso. Ofizioko gaian, binaka.
  3. 8ko txikian bina bertso. Ofizioko gaian, binaka.
  4. Bakarka bertso bana. Gehienez 5 puntuko neurrian. Gaia emanda.
  5. Bukaerako agurra. Gehienez 5 puntuko neurrian.

Epaile taldea herrialde bakoitzeko kide banak osatu zuten: Nerea Bruño (Nafarroa), Iban Thicoipe (Lapurdi), Aitor Jimenez (Araba), Leire Etxebarria (Bizkaia) eta Ainhoa Mujika (Gipuzkoa) epaileek.

Sari nagusia Gabonetako oporraldietan egin zen sormen egonaldia izan zen; Euskal Herriko finalista guztiek egonaldia dohainik izango dute.

14:00etan, bazkaria eskainiko da plazan. Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluarekin elkarlanean, produktu ekologikoak izan ziren oinarri.

Bazkalostean, Lujanbio eta Colina plazako oholtzan aritu ziren librean. Ondoren, Keshala eta Bi Bala musika taldeak aritu ziren.

ANTOLATZAILE ETA LAGUNTZAILEAK

Eskolartekoa Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak antolatu dute elkarlanean, bertso-eskolen laguntzari esker.

Euskal Herriko finala antolatu ahal izateko, beren laguntza eskaini duten erakundeak hauek izan dira:  Orioko UdalaEuskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua (ENEEK)Bizkaiko Aldundia eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Kultura Saila.

KANPORAKETAK ETA LURRALDEETAKO FINALAK

Kontsulta itzazu BDBn: