Eskolartekoa 2014

Ekainaren 21ean egin zen Euskal Herriko Eskolartekoaren jai handia Orion. Goizean bat-bateko finala, ondoren herri bazkaria, eta bazkalondoan bertso-eskolen emanaldiak eta erromeria izan ziren.

15-18 urteko gazteek parte hartu zuten bat-bateko txapelketan: lurraldeetan lehenik eta Euskal Herri mailakoan gero, Orion. Guztira, 37 bertso-eskoletako 132 gazte aritu ziren.

EUSKAL HERRI MAILAKO FINALA ETA FESTA Orion ospatu zen ekainaren 21ean.

2014-06-21 Orio

11:00etan, bat-bateko txapelketaren finala egin zen Karela kiroldegian. Bertsolariak 15-18 urteko gazteak izaten dira eta herrialde bakoitzetik bi sailkatu ohi dira.

Beñat Gaztelumendi izan zen saioko aurkezlea; txapeldunari Maialen Lujanbiok jantzi zion txapela.

Eguerdian bazkaria eskaini zen; Euskal Herriko produktu ekologikoekin egindako bazkaria izan zen, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren (ENEEK) eskutik. Bazkalostean, bertso-eskolen emanaldiak eta erromeria izan ziren: Patxi Etxeberria eta Maialen Lujanbio ere aritu ziren bertsotan elkarrekin eta, 16:00etatik 18:00etara Obaneuke taldearekin erromeria izan zen. 

ANTOLATZAILEAK ETA BABESLEAK

Eskolartekoa Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak antolatzen dute elkarlanean, bertso-eskolen laguntzari esker.

Euskal Herriko finala antolatu ahal izateko beren laguntza eskaini zuten erakundeak hauexek izan ziren: Orioko Udala, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua (ENEEK), Bizkaiko Aldundia eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Kultura Saila.

Kontsulta itzazu xehetasunak BDBn: