Harremanetarako formularioa

Bete formulario hau atariaren kudeatzailearekin harremanetan jartzeko.
Zure izen-abizenak sartu mesedez
(Beharrezkoa)
Zure e-posta helbidea sartu mesedez
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Bidali nahi duzun mezua sartu, mesedez.

RSS ikonoa Twitter ikonoa fb email

BDB gaur

2008-03-28 Zumaia

Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze

S. Lizaso: Berrogeita hamar urte beteak
hori ongi dakizuna.
Orain artean ni ez naiz izan
zakarra edo lizuna.
Bi seme sortu ta hazi ditut
bete dut eginkizuna.
Gaurtik aurrera kezkatzen nauna
da nere etorkizuna. (bis)

A. Mendiluze: Zahartzera kezka hori sortzen da
hori da bizilegea.
Ni gaztea naiz ta besteengan
jartzen det neure fedea.
Besteen mundua hobetu nahi det
lortu euren mesedea
gertukoena hobetzen badet
hobetuko det neurea. (bis)

S. Lizaso: Sendia hezi, erakutsia
nere aitak eta amak.
Orain artean bide hortatik
joan dira nere lanak.
Hazi dira ta hoztuaz doaz
fameliko harremanak
eta kalean zer egingo du
etxean sobratzen danak? (bis)

A. Mendiluze: Semeak hazten kezka haundia
izan dezula badakit
baina haztean zeure burua
ez zazu bota etxetik.
Oraindik ere sasoiko zaude
ez zaitez zahartu kolpetik!
Oraindik oso urruti zaude
bi semeek zu zaintzetik. (bis)

S. Lizaso: Bizi naizela izan nahi nuke
neu zaintzeko hainbat kemen
baina betiko jaiotakorik
ez baita izaten hemen
ia lehenbailehen bilobatxon bat
agertzen zaidan bederen!
Argi pixka bat ikusi nahi dut
begiak itxi baino lehen. (bis)

A. Mendiluze: Ba nik besteengan pentsatu nahi det
neronengan baino gehio
zentru bihurtu eta kezkatan
zertan bizi? Ze arraio!
Bizi naizela bizi egin nahi det
ta hiltzen naizenean aio!
Baina atzetik gelditzen denai
zerbait utzi behar zaio. (bis)

S. Lizaso: Arrazoi hori ez da berria
nik ere nuen sinetsi
ta azkenerako neure ametsak
nere barrura irentsi.
Sasoiko denak egiten ditu
bakina bat amets bitxi...
Nik gauza asko geroko utzi
ta orain ezin iritsi. (bis)

A. Mendiluze: Beraz ametsak ugaltzen dira
sasoiaren aitzakian
eta denborak jartzen omen du
bakoitza bere tokian.
Ba nik ametsak gorde nahi ditut
beti leku egokian.
Zeurea galdu zenuenean
zahartu zinen Xebastian! (bis)

Azkarate, Ramos "Galtzaundi"

Jaio 1847-03-28

Tolosan jaioa 1847an, Aroztegieta kalean. Aita Meltxor, Arabako Legutianokoa, ama Joakina, Villabonakoa. Isabel Barrenarekin ezkondua. Tolosako Berdura Plazan (1. zb.) zeukan lantokia. Gaztetan libe...

Beldarrain, Frantzisko "Patxi Errekondo"

Hil 1948-03-28

Azken urteetan Donostian bizi zen bere alabaren etxean. Apostu zalea omen zen Patxi Errekondo, lasterka eta ahari jokoan ibiltzen zen. Errikotxiarekin festarik festa ibiltzen zen sarritan, Patxik txis...

Nere maitea jeiki ta jeiki I

Bertso ezagun hauek doinu askotan kantatzen dira. Besteak beste: ENE MAITIA JAIKI TA JAIKI; GAU ILUNIAN IREKIKO RE; XARMAGARRIA JAIKI TA JAIKIà. Doinuak aurrera darrai maitaleen arteko elkarrizketan, Ez dizut irekiko gau ilunian aterikà. Juan Mari Areitiok ekarri zuen doinu hau bertso mundura.