Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Bizkaiko Taldekakoa

Taldekakoaren bitartez oinarrian eragin gura da, hau da, bertso eskolak eta eskualdeak indartu gura dira. Horretarako, gune ludiko bat eskaini gura du Elkarteak. Taldekakoa giro informalean eta jai-giroan gauzatzea da helburua. Batez ere, bertsolari hasi berriei plazarako bidea erraztea, eta arrazoi desberdinengatik ohiko Txapelketan parte hartzeko motibaziorik ez daukatenei beste aukera bat eskaintzea. Horrez gain, antolatzaile, epaile eta gai-jartzaile berrien sorrera ere bultzatuko da.  Eta zelan ez, eskualdeen arteko harremana sendotzea da asmoa.

Taldekakoaren ezaugarriak ondorengoak dira: txapelketa informala da, Bizkaia mailakoa eta taldekakoa (izenak berak dioen moduan). Talde bakoitzean, gutxienez, 6 lagun egon behar dira.

Guztira 30 talde egongo dira lehenengo edizio honetan, hau da, 200 parte hartzailetik gora. Egiturari dagokionez, kanporaketa bakoitzean 3 taldek hartuko dute parte, eta bakarra sailkatuko da hurrengo fasera. Txapelektak fase bi eta finala izango ditu. Lehenego fasea Aste Santu bitarte izango da, eta bigarrena Aste Santu ostean. Finala ekainaren 3an izango da.