Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Koipelustre´s taldeak egin du aurrera Taldekakoan

2017/03/13
Barikuan, Ondarroan, Bizkaiko Taldekakoaren lehen kanporaketa jokatu zen Arri eta Botx bertsutan, Etabarrak eta Koipelustre´s taldeen artean, azken honek irabazi zuen kanporaketa, eta beraz, hurrengo fasera sailkatu da.

Abadiñoko Koipelustre´s taldeak egingo du Bizkaiko Taldekakoan aurrera, Ondarroako Arri eta Botx Bertsutan eta Zornotzako Etabarrak taldeekin batera Bizkaiko Taldekakoaren lehenengo kanporaketa jokatu eta gero.

2017-03-10 Taldekakoa. Ondarru

Bizkaiko Taldekakoari Ondarroan eman zitzaion hasiera barikuan, eta herriko hiru gunetan egin ziren saioak. Lehenengo saioan Abadiñarrak eta Zornotzarrak aritu ziren bertsotan Anaitasuna tabernan.

2017-03-10 Taldekakoa. Ondarroa

 

Taberna jendez lepo, eta giro onean egin zen lehenego saioa.

2017-03-10 Taldekakoa. Ondarroa

 Ostean, herriko taldearen txanda izan zen, eta Abadiñarrekin batera Gaztetxin kantatu zuten Ondarrutarrek. Arri eta Botx Bertsutan taldekoek txapela buruan eta marakak hartuta kantatu zuten hasierako agurra, gainera. Hirugarren saioaren aurretik, talde afaria egin zuten parte hartzaile guztiek Beikozinin eta amaitzeko azken asaltoa Ondarrutarren eta Zornotzarren artean.

2017-03-10 Taldekakoa. Ondarru

Hiru saioak jokatu ostean, esandako moduan, Abadiñoko Koipelustre’s taldean egin du Taldekakoan aurrera, eta finalaurrekoetara sailkatu da.

Bestalde, Taldekakoaren hurrengo saioak ere ate joka ditugu, eta datorren astean beste hiru saio izango ditugu:

  • Zapatuan:
    • Markina-Xemeinen: Leioatik begira, Otsoko eta Akerbeltzen antxumak
    • Santutxuko Karmelan: Santutxuko Bertso Eskola, Bratva eta Ulutiko Intxahulak
  • Domekan
    • Muxikako Ariatzan: El Consorcio, TAKE iT easy! eta Potojorri