Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Busturialdeko Buruz-buru taldea ere sailkatu da hurrengo fasera

2017/03/28
Barikuan Arrigorriagako kaleak girotu zituzten Buruz-buru, Estropozu eta Urune taldeek; hiru saio jokatu ostean, Buruz-buru taldea izan zen aurrera egitea lortu zuen taldea

Martxoaren 24an, Arrigorriagan, Busturialdeko talde biren (Buruz-buru eta Urune) eta herriko taldearen (Estropozu) arteko kanporaketa jokatu zen, giro ederrean. Publikoak eta epaileek horrela erabakita, Buruz-buru taldeak irabazi zuen kanporaketa, eta beraz, hurrengo fasera sailkatu da.

2017-03-24 Taldekakoa. Arrigorriaga

Hiru taldeek arratsaldeko 16:30ean egin zuten zita Arrigorriagako Argala plazan, eta lehenengo saioa bertan izan zen, Urune eta Estropozu taldeen artean. Horren ostean, bigarren saioa Urune eta Buruz-buru taldeen artekoa izan zen, Herriko tabernan. Hirugarren, eta azken, saio Estropozu eta Buruz-buru taldeen arteko Arguia txokoan. 

2017-03-24 Taldekakoa. Arrigorriaga

Arratsalde osoan zehar giro itzelean jardun zuten hiru taldeetako kideek, eta bertsoekin gozatzera hurreratu ziren guztiak. Taldekakoa amaituta, gainera, herrian bertan antolatutako Bertso Korrika saiora hurreratu ziren taldekide gehienak.