Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaiko Taldekako Txapelketaren irabazlea Akerbeltzen antxumak taldea izan da

2017/06/03
Markina-Xemeinen Bizkaiko Taldekakoaren finala jokatu da, eta Iurretako Bertso Taldeak Koipelustre´s taldeak baino botu gehiago lortuta, Akerbeltzen antxumak taldeak lortu du irabaztea.

Eskolartekoarekin hasi da eguna Markina-Xemeinen, idatzizkoa lehenengo eta bat.batekoa gero.

Egunari jarraipena bazkari herrikoiak eman dio. 120 lagunetik gora batu dira bazkaltzeko Markina-Xemeingo frontoi aurreko aterpean. Eskerrik asko bazkaria prestatu duten bazkide finei.

Arratsaldeko 17:00etan hasi da Bizkaiko Taldekako finala. Finalistak Iurretako Iurretako Bertso Taldie, Markina-Xemeingo Akerbeltzen Antxumak eta Abadiñotik Kopipelustre´s. Bertsotan Iurretatik Justo Alberdi, Kristina Mardas eta Iker Apraiz, Markina-Xemeindik Josune Aramendi, Nahia Ibarzabal eta Nerea Ibarzabal, eta Abadiñotik Aitor Bizkarra, Igor Galarza eta Txaber Altube. Gai-emaile beharrak Maddi ibaibarriagak eta Ainhoa Urienek egin dituzte.

Herriko frontoi aurreko aterpea bertsozalez beteta eta giro bikainean egin da saioa. Publikoak zer esan handia izan du, gainera, hiru taldeetako epaileez gain zaleek ere bozkatu baitute.

Bizkaiko Taldekakoan, 30 taldek parte hartu dute, eta modu autogestionatuan antolatu dituzte txapelketa osoan zehar saioak. Zorionik beroenak parte hartzaile denei. Finalisten agurren aurretik, talde bakoitzeko ordezkari bat igo da oholtzara oroigarria jaso eta talde argazkia ateratzera. 

Eguna borobiltzeko, Joxpa taldearen erromeriak alaitu du iluntzea.

 

Eskerrik asko hau posible egin duzuen babesle eta laguntzaile denei, bereziki bertso eskoletako kide, Bizkaiko Bertsozale Elkarteko lan-talde eta Markina-Xemeingo txosna batzordeari.