Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

"Akerbeltzen antxumak" taldea ere sailkatu da finalera, eta erabakita geratu da finala

2017/05/29
Barikuan Bermeon jokatutako saioan "Akerbeltzen Antxumak" taldeak lortu zuen aurrera egitea, "Itallen" eta "Buruz buru" taldeei irabazita, eta beraz, ekainaren 3ko finala jokatuko du Markina-Xemeingo taldeak "Koipelustre´s" eta "Iurretako Bertso Taldea"-rekin batera

Barikuan Bermeon jokatu zen aurtengo Bizkaiko Taldekako hirugarren, eta azken, finalaurrekoa. Akerbeltzen Antxumak (Markina-Xemein) taldeak lortu zuen aurrera egitea, Itallen (Larrabetzu) eta Buruz buru (Busturialdea) taldeei irabazita. Beraz, ekainaren 3ko finala jokatu du Markina-Xemeingo taldeak, herrian bertan, Koipelustre´s (Abadiño) eta Iurretako Bertso Taldearekin (Iurreta) batera.

2017-05-26 Bermeo

Lehenengo saioa Irish Pub-en egin zen, Buruz buru eta Akerbeltzen Antxumak taldeen artean, bigarrena Herriko tabernan Buruz buru eta Itallen taldeen artean eta hirugarrena Kafe Antzokian Akerbeltzen Antxumak eta Itallen taldeen artean. Giro ederra egon zen finalaurrekoan, eta saiotik saiora ikusleak batuz joan ziren, gainera. Giro polita parte hartzaileen artean, bai gai-jartzaileen artean, epaileenean artean eta baita bertsolarien artean ere. Saioak amaitu ostean denok batera luntxa jatera joan ziren parte hartzaileak.

2017-05-26 Bermeo