Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Zaldibarren jokatuko da udagoieneko azken kanporaketa

2016/11/02
Azaroaren 5ean jokatuko da azken kanporaketa Zaldibarko Olazar frontoian eta bertan erabakiko da zein bertsolarik kantatuko duen finalaurrekoetan; Zaldibarko sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Udagoieneko faseko bosgarren eta azken kanporaketa jokatuko da azaroaren 5ean, zapatua, Zaldibarko Olazar frontoian. 17:30etik aurrera sei bertsolari ariko dira kantuan. Hurrengoak:

  • Beñat Romero Maguregi
  • Beñat Vidal Gurrutxaga
  • Eneko Arrate Sololuze
  • Igor Menika Bengoetxea
  • Nerea Ibarzabal Salegi
  • Peio Ormazabal Villanueva

Saioko gai-emailea Maite Berriozabal Berrizbeitia izango da, eta epaileak, ostera, hurrengoak: Alaitz Etxanobe Bereziartua, Ander Txakartegi Basterretxea, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jon Jaio Aiartzaguena, Leire Etxebarria Gaztelu eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari lanetan Itxaro Juaristi Olaetxea arituko da.

Zaldibarko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara; besteek, puntuazioen arabera edukiko dute horretarako aukera.

Zapatuko kanporaketan kantatuko duten bertsolarietatik Peio Ormazabal finalista izandakoa da, eta beraz, fase honetan sartu da txapelketara. Beste bostak udabarriko fasetik sailkatu dira fase honetara.