Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Urriaren 5ean aurkeztuko da Txapelketaren udagoieneko fasea

2016/09/29
Goizean prentsaurrekoa egingo da; arratsaldean, ostera, aurkezpen jaia.

Urriaren 5ean aurkeztuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren udazkeneko fasea. Goizean prentsaurrekoa egingo da hedabideentzako Bilboko Kafe Antzokian; arratsaldean, ostera, jaia egingo da Bilboko Hika Ateneoan, 19:00etan.

Egun horretan jakingo dira udazkeneko fasean kantatuko duten bertsolariak nortzuk izango diren, saioak zein herritan izango diren, eta bestelako hainbat kontu.

Badator udazkeneko fasea!

 Twitter ikonoa fb