Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Urriaren 15etik abenduaren 17ra jokatuko da udagoieneko fasea

2016/10/05
Bilbon aurkeztu da gaur goizean Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren udagoieneko fasea; kanporaketak, finalaurrekoak eta finala jokatuko dira.

Gaur goizean aurkeztu dute Bilboko Kafe Antzokian Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren udagoieneko fasea.

Prentsaurrekoan Asier Ibaibarriaga (Bizkaiko Bertsozale Elkarteko lehendakaria), Ione Narbaiza (Bizkaiko Bertsozale Elkartearen Sustapen arduraduna) eta Ana de Castro Bizkaiko Foru Aldundiaren euskara zuzendaria aritu dira.

Aurtengo Txapelketak jauzia edo saltoa irudikatu gura du: saltoa plazara, eta saltoa bertsolariek euren bertsokeran ematen dutena Txapelketari esker.

Bost kanporaketa, hiru finalaurreko eta finala jokatuko dira udagoienean. Kanporaketetan 30 bertsolarik parte hartuko dute: inoiz finalista izandako bost, eta besteak Udabarriko Fasetik sailkatutakoak. Finalaurrekoetan 2014an finalista izan ziren bost bertsolari edukiko dituzte zain.

Sarrerei dagokienez, bide bi egongo dira horiek lortzeko. Alde batetik, Internet bidez eskuratu ahal izango dira www.bertsosarrerak.eu atarian; beste alde batetik, txarteldegian saioak hasi aurretik. Txarteldegia 16:00etan zabalduko da saio guztietan; finalean, ostera, 15:00etan.

Aurten ere bonoa eskuratzeko aukera egongo da. Bonoak kanporaketetarako eta finalaurrekoetarako balio du.

Prentsaurrekoan Elkarteak talde teknikoen ezinbesteko lana eskertu du: gai-jartzaileak, epaileak, komunikazio taldea eta talde antolatzailea, besteak beste.

 Twitter ikonoa fb