Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Umeen gunea egongo da Bizkaiko finalean

2023/12/01
Saioa jokatzen ari diren bitartean, umeen gunea egongo da Bilbao Arenan bertan. Hezitzaileek zainduko dute gunea.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean zaintza gunea ipini du Bizkaiko Bertsozale Elkartean, Bilbao Arenan. Bertso saioak irauten duen artean egongo da gunea zabalik, hezitzaileek zainduta. Umeek zein gurasoek egon ahalko dute bertan, eta zerbitzua doakoa izango da.

Hemen, oharrak:
• 6 urtetik aurrerako umeek finalerako sarrera erosi beharko dute.
• 3 urtetik beherakoak heldu batek lagunduta egon beharko dira gunean.
• Umeek gura badute, tarteka saiora joan ahalko dira euren guraso edo arduradunek lagunduta.
• Umea gustura ez badago guraso edo arduradunei deituko zaie bila joateko; beraz, gurasoek edo arduradunek mugikorrera adi egon beharko dute.

Izena ematea
Umeen gunean parte hartzeko izena aurretik ematea gomendatzen da. Aurretiaz izena ematen duten ume guztiek izango dute aukera gunean egoteko. Egunean bertan izenik eman barik etorritakoak kopuru batera arte hartuko dira bakarrik.

Izena emateko bete izen-emate formularioa. Informazio gehiago gura izanez gero ere, deitu 688 74 13 98 telefonora edo idatzi bizkaikotxapelketa@bertsozale.eus helbidera. 

                Twitter Facebook Instagram