Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Nerea Ibarzabalek irabazi du Ondarroko saioa

2016/04/24
Beikozini antzokian jokatu da asteburu honetako bigarren saioa; aretoa bete-bete egin da, eta giro ederra nagusitu da Ondarroan.

Gaur arratsaldean jokatu da Ondarroako Beikozini antzokian Udabarriko Fasearen laugarren kanporaketa. Aretoa bete-bete egin da, eta giro ederrean joan da saioa.

Horrela geratu dira puntuazioak:

  • Nerea Ibarzabal Salegi 188,5
  • Mikel Retolaza Etxebarria 174,5
  • Iñaki Iturriotz Zuluaga 172
  • Txaber Altube Sarrionandia 171
  • Iker Garitagoitia Astigarraga 144,5
  • Peio Azkarate Elejabarrieta 132

Gaurko saioan gai emale beharretan Zihara Enbeita Gardoki aritu da. Epaimahaia, ostera, Jon Jaio Aiartzaguena, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizarrek osatu dute. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Fasearen hurrengo kanporaketa datorren zapatuan, apirilaren 30ean jokatuko da, Derioko Gurea aretoan, 17:30ean.