Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Malen Amenabarrek irabazi du Getxoko saioa

2016/05/22
183 puntu lortu ditu Larrabetzukoak; Fadura aretoan jokatu da azken saioa, eta giro ederrean joan da azken kanporaketa.

Gaur arratsaldean jokatu da Getxoko Fadura kiroldegian Udabarriko Fasearen azken kanporaketa. Aretoa bete egin da, eta giro ederrean joan da saioa.

Malen Amenabar Larrabetzukoak batu ditu puntu gehien, 183, hain zuzen. Horrela geratu dira puntuazioak:

  • Malen Amenabar Larrañaga 183
  • Inazio Vidal Gurrutxaga 176,5
  • Igor Menika Bengoetxea 173,5
  • Julen Erezuma Arzanegi 169,5
  • Joseba Barandiaran Andueza 169
  • Aitor Ruiz Urizar 133,5

Gaurko saioan gai emaile beharretan Zihara Enbeita Gardoki aritu da. Epaimahaia, ostera, Jon Jaio Aiartzaguenak, Leire Etxebarria Gazteluk eta Mirari Azula Aurrekoetxeak osatu dute. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.