Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Josu Landetak irabazi du Gueñesko saioa

2016/05/07
Sodupeko kultur etxean jokatu da Udabarriko Fasearen seigarren saioa; giro ederrean joan da kanporaketa.

Gaur arratsaldean jokatu da Sodupeko (Gueñes) kultur etxean Udabarriko Fasearen seigarren kanporaketa.

Saioaren irabazlea Josu Landeta Egurrola izan da, 168 puntugaz.

Horrela geratu dira puntuazioak:

  • Josu Landeta Egurrola 168
  • Eneko Arrate Sololuze 166,5
  • Txaber Ormazabal Villanueva 164,5
  • Peio Arondo Barandiaran 150,5
  • Axier Goñi Arsuaga 136
  • Jon Larrabide Fuldain 111

Gaurko saioan gai emaile beharretan Idoia Anzorandia Kareaga aritu da. Epaimahaia, ostera, Jon Jaio Aiartzaguena, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizarrek osatu dute. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.