Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Jone Uria da lehenengo finalista

2016/11/19
Markina-Xemeingo finalaurrekoa irabazi du algortarrak eta abenduaren 17an Bilbon jokatuko den finalerako txartela lortu du; Markina-Xemeingo Uni frontoia bertsozalez bete da lehenengo finalaurrekoan.

Ia 700 lagun elkartu dira Markina-Xemeingo Uni frontoian Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren lehenengo finalaurrekoan. Giro ederra eta beroa sortu dute bertsozaleek saioan. Lehenengo finalaurrekoko bertsolariak, hurrengoak:

  • Eneko Abasolo Txabarri ‘Abarkas’
  • Jone Uria Albizuri
  • Joseba Barandiaran Andueza
  • Nerea Ibarzabal Salegi
  • Oihana Bartra Arenas
  • Txaber Altube Sarrionandia

Ariketa guztiak egin ostean, Jone Uriak lortu du puntu gehien batzea, 514,5 puntu. Horrela, abenduaren 17an Bilbon jokatuko den finalerako txartela lortu du algortarrak. Besteak puntuazioen zain geratuko dira. Horrela geratu dira gaurko puntuazioak:

  • Jone Uria Albizuri 514,5
  • Nerea Ibarzabal Salegi 482
  • Eneko Abasolo Txabarri 'Abarkas' 478,5
  • Oihana Bartra Arenas 476
  • Txaber Altube Sarrionandia 450,5
  • Joseba Barandiaran Andueza 396,5

 

Gaurkoan gai emaile beharretan Amaia Ugalde Begoña ibili da. Epaimahaiko kideak, ostera, hurrengoak izan dira: Ander Txakartegi Basterretxea, Joseba Santxo Uriarte, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itxaro Juaristi Olaetxea eta Itziar basterretxea Olarreaga aritu dira.

 Twitter ikonoa fb