Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Imanol Uriak irabazi du Derioko kanporaketa

2016/04/30
Gurea aretoan jokatu da asteburu honetako saioa; aretoa bete-bete egin da, eta giro ederra nagusitu da Derion.

Gaur arratsaldean jokatu da Derioko Gurea aretoan Udabarriko Fasearen bosgarren kanporaketa. Aretoa bete egin da, eta giro ederrean joan da saioa.

Gaurko saioko irabazlea Imanol Uria izan da. Horrela geratu dira puntuazioak:

  • Imanol Uria Albizuri 189
  • Mikel Goiriena Larrazabal 180
  • Beñat Vidal Gurrutxaga 166
  • Aissa Intxausti Aburruza 161,5
  • Ion Barrocal Besga 157,5
  • Itxaso Paia Ruiz 156,5
  • Xabier Irakulis Agirre 139,5
  • Koldo Gezuraga Seijido 132

Informazio osoa Derioko saioaren atalean.