Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Ibon Ajuriagojeaskoa nagusitu da Leioako kanporaketan

2016/10/29
Finalaurrekoetarako txartela lortu du eta abenduaren 3an Larrabetzun kantatuko du; Leioako Kultur Auditoriuma bertsozalez bete da gaur arratsaldean jokatu den kanporaketan.

Leioako Kultur Aretoa bertsozalez bete da gaur arratsaldean. Gaurko kanporaketako bertsolariak, hurrengoak:

  • Ander Elortegi Garatea
  • Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia
  • Joseba Artza Zubillaga
  • Joseba Barandiaran Andueza
  • Mikel Goiriena Larrazabal
  • Txaber Altube Sarrionandia

Ariketa guztiak egin ostean, Ibon Ajuriagojeaskoak lortu du puntu gehien batzea, 483 puntu. Horrela, finalaurrekoetarako txartela lortu du, eta Larrabetzuko finalaurrekoan kantatuko du abenduaren 3an. Besteak puntuazioen zain geratuko dira. Horrela geratu dira gaurko puntuazioak:

  • Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia 483
  • Ander Elortegi Garatea 467
  • Txaber Altube Sarrionandia 461
  • Joseba Artza Zubillaga 460
  • Mikel Goiriena Larrazabal 454
  • Joseba Barandiaran Andueza 447

Gaurkoan gai emaile beharretan Idoia Anzorandia Kareaga ibili da. Epaimahaiko kideak, ostera, hurrengoak izan dira: Alaitz Etxanobe Bereziartua, Ander Txakartegi Basterretxea, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu, Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itziar basterretxea Olarreaga arituko da.