Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Getxon jokatuko da Udabarriko Faseko azken saioa

2016/05/19
Maiatzaren 22an, domeka, izango da saioa Fadura kiroldegian; 17:30etik aurrera sei bertsolari lehiatuko dira Getxon.

Udabarriko Faseko bederatzigarren eta azken saioa maiatzaren 22an jokatuko da, Getxon. Fadura kiroldegian izango da saioa, 17:30etik aurrera.

Getxoko saioa jokatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira:

  • Aitor Ruiz Urizar
  • Igor Menika Bengoetxea
  • Inazio Vidal Gurrutxaga
  • Joseba Barandiaran Andueza
  • Julen Erezuma Arzanegi
  • Malen Amenabar Larrañaga

Saioan gaiak ematen Zihara Enbeita Gardoki ariko da. Epaimahaiko kideak, ostera, hurrengoak izango dira: Jon Jaio Aiartzaguena, Leire Etxebarria Gaztelu eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga ariko da. 

Saiorako sarrerak Fadura kiroldegian egongo dira salgai, 16:30etik aurrera.

 

Udagoieneko kanporaketak, osatuta

Getxoko saioa jokatuko den azkena izango da, beraz, bertan erabakiko dira Udagoieneko Fasera zein bertsolari pasatuko diren.

Udagoieneko Fasera bi eratara sailkatzen dira bertsolariak:

  • Udabarriko Fasetik, puntuazioaren arabera.
  • Inoiz finalista izandakoak, udazkenean zuzenean izena emateko eskubidea daukate. 2014an finalista izan zirenak zuzenean finalaurrekoetan hasiko dira. Baina hori baino lehenagoko finalistak (2012tik atzerakoak), kanporaketetan sartuko dira.

Beraz, batekoen eta bestekoen zerrenda osatua jakingo da domekan.

 

 Twitter ikonoa fb