Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Finalaurrekoetako eta finaleko sarrerak, salgai

2016/11/03
Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalaurrekoetako eta finaleko sarrerak salgai daude dagoeneko; www.bertsosarrerak.eus orrialdean eskura daitezke.

Aste honetan jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren azken kanporaketa, eta finalaurrekoen fasean sartuko da bete-betean.

Hurrengo datetan jokatuko dira saioak:

  • Finalaurrekoa: azaroaren 19an, Markina-Xemeingo Uni frontoian, 17:30ean.
  • Finalaurrekoa: azaroaren 27an, Basauriko Artunduaga kiroldegian, 17:30ean.
  • Finalaurrekoa: abenduaren 3an, Larrabetzuko udal frontoian, 17:30ean.
  • Finala: abenduaren 17an, Bilboko Bilbao Arenan (Miribilla), 17:00etan.

Finalaurrekoetako eta finaleko sarrerak eskuragarri daude Internet bidez, www.bertsosarrerak.eus orrialdean.

Bestetik, saioen aurretik txarteldegian zabalduko dira, eta bertan ere eskuratu ahal izango dira sarrerak. 16:00etan zabalduko dira txarteldegiak.

 Twitter ikonoa fb