Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, hedabideetan

2016/12/16
Bihar jokatuko da Bilbon Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala; hainbat hedabidek eskainiko dute Bilbao Arenako saioaren berri egunean bertan edo biharamunean.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa bihar jokatuko da Bilboko Bilbao Arenan, Miribillan, 17:00etatik aurrera, eta kantuan ariko dira Ibon Ajuriagojeaskoa, Miren Amuriza, Onintza Enbeita, Xabat Galletebeitia, Nerea Ibarzabal, Etxahun LekueBeñat Ugartetxea eta Jone Uria.

Hainbat hedabidek egingo diote jarraipena finalari, eta zuzenean edo biharamunean eskainiko dituzte saioak.

Zuzeneko emanaldiak hurrengo kateek egingo dituzte:

  • www.bertsoa.eus ataria: saioa osorik zuzenean
  • Bilbo Hiria irratia: saioa osorik zuzenean
  • ETB4: 18:00etatik aurrera, saioa zuzenean
  • ETB1: 21:00etatik aurrera, buruz-burukoa

Saioaren biharamunean, ostera, hainbat hedabidek egingo dute jarraipena. Besteak beste, hauek:

  • Bizkaia Irratia: saioa osorik
  • Hitzetik Hortzera, ETB1en: 15:00etatik aurrera, Bizkaiko Txapelketari buruzko saio berezia
  • Hitza Jolas, Euskadi Irratian: 14:00etatik aurrera, Bizkaiko Txapelketari buruzko saio berezia

Bertaratu ezin duenak ere izango du finala jarraitzeko aukera.

 Twitter ikonoa fb