Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Beñat Ugartetxea ere, finalera

2016/11/27
Basauriko finalaurrekoa irabazi du mallabiarrak gaur arratsaldean, eta abenduaren 17an Bilbon jokatuko den finalerako txartela lortu du; giro ederra sortu da bigarren finalaurrekoan.

Ia 400 bertsozale elkartu dira Basauriko Artunduaga kiroldegian Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bigarren finalaurrekoan. Giro ederra sortu dute bertsozaleek saioan. Bigarren finalaurrekoko bertsolariak, hurrengoak:

  • Aitor Bizkarra Ruiz
  • Beñat Ugartetxea Ostolaza
  • Imanol Uria Albizuri
  • Joseba Artza Zubillaga
  • Onintza Enbeita Maguregi
  • Xabat Galletebeitia Abaroa

Ariketa guztiak egin ostean, Beñat Ugartetxeak lortu du puntu gehien batzea, 508 puntu. Horrela, abenduaren 17an Bilbon jokatuko den finalerako txartela lortu du mallabiarrak. Besteak puntuazioen zain geratuko dira. Horrela geratu dira gaurko puntuazioak:

  • Beñat Ugartetxea Ostolaza 508
  • Onintza Enbeita Maguregi 497
  • Xabat Galletebeitia Abaroa 495
  • Imanol Uria Albizuri 474
  • Joseba Artza Zubillaga 442,5
  • Aitor Bizkarra Ruiz 420

 

Gaurkoan gai emaile beharretan Begoñe Olabarria Astobiza ibili da. Epaimahaiko kideak, ostera, hurrengoak izan dira: Ander Txakartegi Basterretxea, Joseba Santxo Uriarte, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itxaro Juaristi Olaetxea aritu da.