Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Badatoz finalaurrekoak

2016/11/10
Kanporaketa fasea amaituta, finalaurrekoetako fasean sartu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa; sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus orrialdean.

Udabarriko Fasearen ostean, kanporaketak. Eta horiek amaituta, azken txanpan sartu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2016. Datorren asteburuan hasi eta hurrengo hiruretan jokatuko dira finalaurrekoak. Hurrengoak dira lekuak eta datak:

  • Azaroaren 19an, Markina-Xemeingo Uni frontoian, 17:30ean.
  • Azaroaren 27an, Basauriko Artunduaga kiroldegian, 17:30ean.
  • Abenduaren 3an, Larrabetzuko udal frontoian, 17:30ean.

Finalaurrekoei buruzko informazio gehiago webgune honetako saioak atalean daukazue.

Sarrerak www.bertsosarrerak.eus orrialdean eskura daitezke; baita, egunean bertan txarteldegian ere. Finaleko sarrerak ere webgune berean daude eskuragai.