Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Galdakao

Puntuazio taula

8H 8Tx Puntuak Kartzela Guztira
Beñat Ugartetxea 110.50 110.00 83.00 69.00 372.50
Ibon Ajuriagojeaskoa 116.00 105.50 75.50 69.50 366.50
Julen Erezuma 109.00 102.00 73.00 72.00 356.00
Garikoitz Sarriugarte 103.50 107.00 77.00 66.50 354.00
Iñaki Iturriotz 102.50 97.00 71.50 66.50 337.50
Aitor Bizkarra 88.50 90.00 68.00 70.00 316.50

Argazkiak

Argazki gehiago

Bertsoaldiak

Garikoitz Sarriugarte, Iñaki Iturriotz 8ko nagusia

Garikoitz eta Iñaki bertsolariak zarie. Bertso saioa amaituta, herriko bertso eskolako umeak hurreratu jatzuez, zuekaz argazkiak atera guran.

Ibon Ajuriagojeaskoa, Julen Erezuma 8ko nagusia

Ibon eta Julen lagun barriak egiteko asmoz Internetetik kontaktau zenduen alkarregaz. Gaurko ipini dozue lehenengo zita. Ibon: alkarregaz egon eta gero, agurtzeko ordua ailegau danean, Julenek ia hurrengo noiz geratuko zarien galdetu deutsu.

Beñat Ugartetxea, Aitor Bizkarra 8ko nagusia

Beñat: irakaslea zara, eta Aitor umea zala, herriko eskolan zure ikaslea izan zen. Gaur Aitorren alaba hasi da eskolan zeure gelan. Aitorrek berak ekarri dau alaba gelako ateraino.

Iñaki Iturriotz, Ibon Ajuriagojeaskoa 8ko txikia

Bikotea zarie. Iñaki: Iboni betidanik gustau izan jako bildumak egitea. Azkenaldian hontzak kolekzionatzeari ekin deutsa. Gaur, enegarren ontza ekarri dau etxera.

Aitor Bizkarra, Garikoitz Sarriugarte 8ko txikia

Aita semeak zarie. Aitor semea eta Garikoitz aita. Aitor: Garikoitz betidanik izan da sukaldari ona. Bere errezetak erakusteko eskatu izan deutsazu sarri. Gaur da eguna: amantal bi eskuan dabezala etorri jatzu.

Julen Erezuma, Beñat Ugartetxea 8ko txikia

Pisukideak zarie. Hilabete daroazue alkarregaz bizitzen. Julen: gaur Beñat pozarren etorri jatzu balkoian ortua ipini dabela esaten. Julen hasita.

Garikoitz Sarriugarte Puntuari erantzunak

1. Kirola egin eta/
izerdi patsetan

2. Egarria kentzeko/
zerbeza onena

Iñaki Iturriotz Puntuari erantzunak

1. Gero ta handiago/
Galdako herria

2. Usansolo herria/
da askorentzako

Ibon Ajuriagojeaskoa Puntuari erantzunak

1. Galdakon itxi dira/
hainbeste enpresa

2. Kostauko da altzetan/
oingo egoera

Julen Erezuma Puntuari erantzunak

1. Bertsozaleon jaia/
dogu Txapelketa

2. Bertsoak jostea da/
orain zuen lana

Beñat Ugartetxea Puntuari erantzunak

1. Zuk zer egiten dozu/
pozik egoteko

2. Negar egiteko be/
motibo ugari

Aitor Bizkarra Puntuari erantzunak

1. Bada gaurko eguna/
ospatzen dabenik

2. Bideko kontrolean/
gelditu ezkero

Garikoitz Sarriugarte Kartzela

Gaur be pankartaren atzean batu zarie.

Iñaki Iturriotz Kartzela

Gaur be pankartaren atzean batu zarie.

Ibon Ajuriagojeaskoa Kartzela

Gaur be pankartaren atzean batu zarie.

Julen Erezuma Kartzela

Gaur be pankartaren atzean batu zarie.

Beñat Ugartetxea Kartzela

Gaur be pankartaren atzean batu zarie.

Aitor Bizkarra Kartzela

Gaur be pankartaren atzean batu zarie.

Albisteak

Galdakaoko bertsoaldiak bertsoa.com orrian ikusgai

2014/10/14

Domekako bertso hautatuak eta Beñat Ugartetxea irabazlearen balorazioa jaso ditu bertsoa.com-ek Bizkaiko Txapelketarako prestatu duen orrian.

Galdakaoko bertsoaldiak bertsoa.com orrian ikusgai - Gehiago irakurri

Galdakaon hasiko da domekan #Josi-Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Galdakaon hasiko da domekan #Josi-Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

2014/10/10

Txapelketako lehenengo kanporaketa jokatuko da eta sei bertsolarik parte hartuko dute saioan; sarrerak 16:00etatik aurrera egongo dira salgai Torrezabal aretoko txarteldegian.

Galdakaon hasiko da domekan #Josi-Bizkaiko Bertsolari Txapelketa - Gehiago irakurri

Fitxa

Eguna
2014/10/12
Ordua
17:30
Bertsolariak
Mota
Final laurdenak
Herria
Galdakao
Tokia
Torrezabal aretoa