Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bilbo-Bilbao Arena

Puntuazio taula

8H 8Tx 10Tx Puntuak Bakarka 8Tx 6komotza Kartzela Guztira
Fredi Paia 117.00 108.50 118.00 80.00 97.00 124.00 118.50 138.00 901.00
Arkaitz Estiballes 118.00 116.00 117.50 83.50 89.50 119.50 114.00 116.50 874.50
Etxahun Lekue 112.50 124.00 133.50 76.00 66.00 0.00 0.00 0.00 512.00
Oihana Bartra 94.00 108.50 114.50 82.50 83.00 0.00 0.00 0.00 482.50
Jone Uria 111.00 113.50 113.00 72.00 72.50 0.00 0.00 0.00 482.00
Onintza Enbeita 114.00 110.00 110.00 76.50 68.50 0.00 0.00 0.00 479.00
Iratxe Ibarra 97.50 108.00 114.00 79.50 79.50 0.00 0.00 0.00 478.50
Xabat Galletebeitia 83.50 111.50 127.50 58.50 71.00 0.00 0.00 0.00 452.00

Argazkiak

Argazki gehiago

Bertsoaldiak

Xabat Galletebeitia Hasierako agurra
Fredi Paia Hasierako agurra
Arkaitz Estiballes Hasierako agurra
Onintza Enbeita Hasierako agurra
Iratxe Ibarra Hasierako agurra
Oihana Bartra Hasierako agurra
Etxahun Lekue Hasierako agurra
Jone Uria Hasierako agurra
Xabat Galletebeitia , Fredi Paia 8ko nagusia

Bikotea zarie. Xabat: Fredi kartzelan sartu eben orain dela hamar urte. Aurten ume bat eduki dozue. Xabat: umearendako kartzelarako bidaia luzeegia dala ta, bisitan umea barik joateko eskatu deutsu Fredik.

Arkaitz Estiballes , Onintza Enbeita 8ko nagusia

Neba arrebak zarie. Arkaitz: aspalditik dakizu Onintza homosexuala dala. Gaur, familia bazkarian, barriro be hasi jakoz etxekoak mutila noz ekarriko dauen galdetzen. Kafe orduan, berarengana hurreratu zara.

Iratxe Ibarra , Oihana Bartra 8ko nagusia

Lagunak zarie. Urtebete da zuen lagun min bat auto istripuz hil zala. Iratxe, harrezkero, hilean behin joaten zara istripuaren lekura, eta tarte batean bertan egoten zara. Oihanak, zure lagunak, joateari noz edo noz itxi beharko deutsazula esan deutsu.

Etxahun Lekue , Jone Uria 8ko nagusia

Hogeita hamar bat urte daroazuez AEKn eskolak emoten. Momentu latzak bizi izan dozuez. Halan eta be, gogotsu jarraitzen dozue.

Fredi Paia , Arkaitz Estiballes 8ko txikia

Lagunak zarie. Fredi: Arkaitz konbentzidu zendun zeugaz jolas parkera joan eta atrazkiñoetan ibilteko. Igon zarie lehenengora. Segurtasun uhala ipini orduko Arkaitz txilioka hasi da

Onintza Enbeita , Xabat Galletebeitia 8ko txikia

Gabon zaharretan kanpaikadak telebisinoz emoteko aurkezle bila zabiziela ta, casting-a antolatu dozue. Itxaron gelara hurreratu eta jendez beteta ikusi dozue.

Oihana Bartra , Etxahun Lekue 8ko txikia

Neba arrebak zarie. Zuen amamak betidanik esan izan deutsue Bilboko itsasadarrean altxor bat dagoala uretan hondoratuta. Gaur haren bila joan zarie neopreno, oxigeno, argi eta guzti. Ordubete daroazue bila, baina ezta ezer ageri.

Jone Uria , Iratxe Ibarra 8ko txikia

Lapurrak zarie. Jone: etxe baten sartu zara lapurretan. Bertan, Iratxe lapurra topau dozu kaja fuertea edo kutxa gotorra zabaldu ezinda.

Xabat Galletebeitia , Arkaitz Estiballes 10eko txikia

Zuen buruaz beste egitea erabaki dozue. Horretarako, biok alkarregaz autoan sartu eta gasa arnastuta hiltea ebatzi dozue. Sartu zarie kotxean. Xabat: motorra isiotzen joan zarenean, Arkaitzek: itxaron, itxaron bost minutu.

Fredi Paia , Onintza Enbeita 10eko txikia

Politikariak zarie. Fredi: kartzelan zagoz iruzur fiskala leporatuta. Gaur sartu dabe kartzela berean Onintza, zeure alderdi kidea. Patioan egin dozue topo.

Iratxe Ibarra , Etxahun Lekue 10eko txikia

Maitale bi zarie. Ohean zagozie izarapean. Iratxe: gaur be alkarregaz geratu eta ordubetera, joan egin behar dauala esan deutsu etxahunek.

Oihana Bartra , Jone Uria 10eko txikia

Oihana: kalean biolina joten egoten zara beti leku berean. Jone egunero pasetan da zure aurretik. Txanpon bat bota eta aurrerantz jarraitzen dau. Gaur, ostera, parean geratu eta amaitu dozunean, "beste bat" eskatu deutsu.

Xabat Galletebeitia Puntuari erantzunak

1. Mañukorta gero ta/ ezagunagoa 2. Liburu baten dana/ kabitzen ete da

Fredi Paia Puntuari erantzunak

1. Futbolari begira/ dago jendartea 2. Nesken kirola ez da/ bultzatzen nahikoa

Arkaitz Estiballes Puntuari erantzunak

1. Langileria gero/ eta pobreago 2. Amaituko ete da/ kapitalismoa

Onintza Enbeita Puntuari erantzunak

1. Hezkuntzan dago gure/ geroaren giltza 2. Gure hezkuntza sistema/ eraiki dagigun

Iratxe Ibarra Puntuari erantzunak

1. Mundua jarri jaku/ Kubara begira 2. Berbetan hasi dira/ Castro ta Obama

Oihana Bartra Puntuari erantzunak

1. Emakumeen kontra/ zenbat indarkeri 2. Benetan larria da/ dogun arazoa

Etxahun Lekue Puntuari erantzunak

1. Non erre ta non edan/ legez araututa 2. Kontrolau nahi gaitue/ egunez ta gabaz

Jone Uria Puntuari erantzunak

1. Herri honen historiak/ bertsino ugari 2. Argitu beharko da/ gure iragana

Xabat Galletebeitia Bakarka, gaia emanda

Lora sorta bat itxi deutsue etxeko ate aurrean.

Fredi Paia Bakarka, gaia emanda

Aspaldian buruan ardura bat darabilzu. Pentsetan dozu, zure alabea ez dala bere sexukoa sentitzen. Ez zara beragaz berbetan ausartzen.

Arkaitz Estiballes Bakarka, gaia emanda

Miribillan zagoz. Bilbao Arenan. Ipini dabe hasierako sintonia.

Onintza Enbeita Bakarka, gaia emanda

Oraingoan be, ez zara ezetz esaten ausartu.

Iratxe Ibarra Bakarka, gaia emanda

Guraso izan zara orain urtebete. Errealitatea ez da amesten zendun besteko polita.

Oihana Bartra Bakarka, gaia emanda

Gaur gabaz, Melillako hesia zeharkatzen ahaleginduko zara.

Etxahun Lekue Bakarka, gaia emanda

Zuen alabea atxilotzeko agindua emon eben orain hogei egun. Ordutik ez daukazue beraren barririk.

Jone Uria Bakarka, gaia emanda

Alarguna zara. Barriro maitemindu zara.

Fredi Paia , Arkaitz Estiballes 8ko txikia

Parrandan urten zenduen atzo. Ez bata ez bestea ez zarie atzo gabaz egindakoagaz ondo akordetan. Gaur, batak eta bestak akorduen daukazuen gutxiagaz pasautakoa gogora ekarri guran zabizie.

Arkaitz Estiballes , Fredi Paia Sei puntuko motza

Detektibeak zarie. Bernar Mandaluniz gai jartzailea bahitu egin dabe. Arrasto guztiak aztertu dozuez. Oraindik be, hipotesi asko darabilzuez buruan. Arkaitz hasita.

Fredi Paia Kartzela

Eskua emon deutsazu.

Arkaitz Estiballes Kartzela

Eskua emon deutsazu.

Albisteak

Finaleko bertsoaldiak, sarean

Finaleko bertsoaldiak, sarean

2014/12/23

www.bertsoa.com orrian daude #Josi Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalaren bertsoaldiak.

Finaleko bertsoaldiak, sarean - Gehiago irakurri

Fredi Paia 2014ko Bizkaiko Txapeldun

Fredi Paia 2014ko Bizkaiko Txapeldun

2014/12/20

4.350 bertsozale batu dira Bilbao Arenan, inoiz egon den finalik jendetsuenean. Kristina Mardarasek jantzi dio txapela Fredi Paiari entzuleen txalo artean. Arkaitz Estiballesegaz jokatu du buruz burukoa.

Fredi Paia 2014ko Bizkaiko Txapeldun - Gehiago irakurri

Heldu da eguna

Heldu da eguna

2014/12/20

4.000 lagunetik gora, zortzi finalista, eta hamaika emozio batuko dira gaur Bilbao Arenan.

Heldu da eguna - Gehiago irakurri

Finalerako oharrak

2014/12/19

Bihar jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala Bilbao Arenan; ohar batzuk luzatu gura dizkie entzuleei Bizkaiko Bertsozale Elkarteak.

Finalerako oharrak - Gehiago irakurri

Bizkaiko finalerako sarrerak, salgai

Bizkaiko finalerako sarrerak, salgai

2014/12/18

Barikuan 12:00ak arte egongo da zabalik www.bertsosarrerak.eu; zapatuan, 14:00etan zabalduko da txarteldegia.

Bizkaiko finalerako sarrerak, salgai - Gehiago irakurri

Zortzi bertsolari, zapaturako prest

Zortzi bertsolari, zapaturako prest

2014/12/17

Gaur goizean aurkeztu da Bilbao Arenan zapatuan jokatuko den Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala; prest daude zortzi finalistak final handirako.

Zortzi bertsolari, zapaturako prest - Gehiago irakurri

Kristina Mardarasek jantziko dio txapela 2014ko Bizkaiko Txapeldunari

Kristina Mardarasek jantziko dio txapela 2014ko Bizkaiko Txapeldunari

2014/12/16

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak Mardarasek egindako ixileko eta plazako beharra eskertu gura izan du, eta horregatik, berak jantziko dio txapela aurtengo Bizkaiko Txapeldunari.

Kristina Mardarasek jantziko dio txapela 2014ko Bizkaiko Txapeldunari - Gehiago irakurri

Fitxa

Eguna
2014/12/20
Ordua
17:30
Bertsolariak
Mota
Finala
Herria
Bilbo
Tokia
Miribillan