Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Bertsoaldiak

Zeanuri

Beñat Vidal, Xabat Galletebeitia 8ko nagusia

Gazteak zarie biak, eta biak, sano lodiak. Zuen loditasunak osasun arazoak eragin leikizuezela eta, urdaileko ebakuntza egitea pentsau zenduen. Itxaroten egon da gero, ebakuntzea datorren astean egingo dautsuela jakin dozue. Zu, Beñat, irrikan zagoz. Xabat, ostera, zalantzan dago egin ala ez egin.

Xabat Galletebeitia, Ander Elortegi 8ko txikia

Aita semeak zarie. Xabat seme gaztea, eta Ander, aita. Xabat: badaroazuz urte batzuk herriko bertso eskolan; pozik, gainera. Gaur, bertso eskolan zagozala, Ander aita agertu jatzue berak be bertsotan ikasi gura leukela eta.

Xabat Galletebeitia Puntuari erantzunak

1. Xilabak ebatzi dau/ aurtengo finala 2. Bizkaiko finalean/ zortzi bertsolari

Xabat Galletebeitia Kartzela

Badakizu etxakola gustauko. Baina jakin behar dauela pentsetan dozu.

Urduliz

Julen Erezuma, Xabat Galletebeitia 8ko nagusia

Zuek biok seropositiboak zarie. HIESaren birusagaz kutxatu zinien orain dala 20 urte. Oraindik ez daukazue garai hori ahaztuta. Julen hasita.

Xabat Galletebeitia, Beñat Ugartetxea 8ko txikia

Zuek biok alkarregaz ligau dozue. Apurka-apurka berotu, eta atzenean, Urdulizeko portal baten sartu zarie. Xabat: zarataren bat entzuten dan bakotxean, Beñat gelditu egiten da.

Gorka Ostolaza 'Potxis', Xabat Galletebeitia 10eko txikia

Lagunak zarie. Xabat: Potxiseri momentu txarra pasetan dabilela-eta, zugaz kontetako esan zeuntzon. Edozer behar izanez gero, zeuri deitzeko. Asteon, laugarrenez deitu deutsu goizaldeko ordu txikietan etxeko telefonora. Hartu egin dozu.

Xabat Galletebeitia Puntuari erantzunak

1. Amaituko ete da/
sakabanaketa

2. Indarrak batu behar/
geurea lortzeko

Xabat Galletebeitia Kartzela

Gaur bai; gaur, egun handia izango dala sentitzen dozu.

Bilbo-Bilbao Arena

Xabat Galletebeitia Hasierako agurra
Xabat Galletebeitia, Fredi Paia 8ko nagusia

Bikotea zarie. Xabat: Fredi kartzelan sartu eben orain dela hamar urte. Aurten ume bat eduki dozue. Xabat: umearendako kartzelarako bidaia luzeegia dala ta, bisitan umea barik joateko eskatu deutsu Fredik.

Onintza Enbeita, Xabat Galletebeitia 8ko txikia

Gabon zaharretan kanpaikadak telebisinoz emoteko aurkezle bila zabiziela ta, casting-a antolatu dozue. Itxaron gelara hurreratu eta jendez beteta ikusi dozue.

Xabat Galletebeitia, Arkaitz Estiballes 10eko txikia

Zuen buruaz beste egitea erabaki dozue. Horretarako, biok alkarregaz autoan sartu eta gasa arnastuta hiltea ebatzi dozue. Sartu zarie kotxean. Xabat: motorra isiotzen joan zarenean, Arkaitzek: itxaron, itxaron bost minutu.

Xabat Galletebeitia Puntuari erantzunak

1. Mañukorta gero ta/ ezagunagoa 2. Liburu baten dana/ kabitzen ete da

Xabat Galletebeitia Bakarka, gaia emanda

Lora sorta bat itxi deutsue etxeko ate aurrean.

RSS ikonoa Twitter ikonoa fb email