Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Oihana Bartra Arenas

Santutxuko Bertso Eskolan hasi zen bertsotan.
Irakasle eta itzultzaile lanetan jarduten du gaur egun.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Gautegiz-Arteaga

Inazio Vidal, Oihana Bartra 8ko nagusia

Inazio: banatu egin zara. Gaur Oihana zure alabaren irakasleak deitu zaitu batzarrera alabea arraro ikusten dauela eta. Beragaz alkartu zara oraintxe.

Oihana Bartra, Josu Landeta 8ko txikia

Baserritarrak zarie. Astelehenero joaten zarie Gernikako azokara zuen produktuak saltzen. Urriko azken astelehena datorrela eta, Oihana zu pozarren zagoz, Josu, ostera, mar-mar batean dabil.

Oihana Bartra Puntuari erantzunak

1. Mobilari begira/
gaua ta eguna

2. Zenbat whatsapp taldetan/
zagoz zu sartuta

Oihana Bartra Kartzela

Haurdun zagozela jakin dozu.

Amorebieta-Etxano

Oihana Bartra, Arkaitz Estiballes 8ko nagusia

Lagunak zarie. Kalean alkarregaz zoaziela jendea ilara egiten ikusi dozue saltoki baten aurrean. Hurreratu zarienean, saltokiaren errotuluak Loteria Nazionala dinoala konturatu zarie. Oihana hasita.

Ibon Ajuriagojeaskoa, Oihana Bartra 8ko txikia

Lagunak zarie. Kuadrilan lagun ezkutuaren zozketa egin dozue gaboneratako. Oparia batak besteari egitea egokitu jatzue. Trago bat hartzeko batu zarie eta alkarri disimuloz informazinoa atara guran zabizie. Ibon hasita.

Garikoitz Sarriugarte, Oihana Bartra 10eko txikia

Lagunak zarie. Garikoitz: zure ama eta Oihanaren aita alkarregaz urteten hasi dira. Gaur, lehenengo aldiz, laurok batzeko bazkari bat antolatu dabe. Mahaian jarteko ordua da. Garikoitz hasita.

Oihana Bartra Puntuari erantzunak

1. Euskera ikastea Noizko doakoa 2. Urepelen hasita Bilbora korrika

Oihana Bartra Kartzela

Gaur dozu azkeneko terapia eguna.

Bilbo-Bilbao Arena

Oihana Bartra Hasierako agurra
Iratxe Ibarra, Oihana Bartra 8ko nagusia

Lagunak zarie. Urtebete da zuen lagun min bat auto istripuz hil zala. Iratxe, harrezkero, hilean behin joaten zara istripuaren lekura, eta tarte batean bertan egoten zara. Oihanak, zure lagunak, joateari noz edo noz itxi beharko deutsazula esan deutsu.

Oihana Bartra, Etxahun Lekue 8ko txikia

Neba arrebak zarie. Zuen amamak betidanik esan izan deutsue Bilboko itsasadarrean altxor bat dagoala uretan hondoratuta. Gaur haren bila joan zarie neopreno, oxigeno, argi eta guzti. Ordubete daroazue bila, baina ezta ezer ageri.

Oihana Bartra, Jone Uria 10eko txikia

Oihana: kalean biolina joten egoten zara beti leku berean. Jone egunero pasetan da zure aurretik. Txanpon bat bota eta aurrerantz jarraitzen dau. Gaur, ostera, parean geratu eta amaitu dozunean, "beste bat" eskatu deutsu.

Oihana Bartra Puntuari erantzunak

1. Emakumeen kontra/ zenbat indarkeri 2. Benetan larria da/ dogun arazoa

Oihana Bartra Bakarka, gaia emanda

Gaur gabaz, Melillako hesia zeharkatzen ahaleginduko zara.