Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Miren Amuriza Plaza

Andikoan jaio zen (Berriz) 1990eko martxoaren 1ean. Hamabi urterekin hasi zen bertsotan Berrizko Bertso eskolan eta hainbat sari lortu zituen Eskolarteko Txapelketetan. Gerora Euskal Filologia ikasi zuen Gasteizen eta Irakasle Ikasketak egin zituen Eskoriatzan. Gaur egun irakasle lanetan ari da bertako magisteritza eskolan. Kolaboratzaile lanak egiten ditu hainbat aldizkaritan eta musika talde ugarirentzako kantak idatzi ditu. Berriz, Aretxabaleta eta Eskoriatzako bertso eskoletan dihardu irakasle moduan.

2010ean eta 2012an Bizkaiko Txapelketako finalista izan da, eta 2009ko eta 2013ko Txapelketa Nagusietan parte hartu du.

Biografia osoa BDBn

Saioak

Bertsoaldiak

Etxebarria

Joseba Artza, Miren Amuriza 8ko nagusia

Gurasoak zarie. Zuen alabea gero eta sarriago oldartzen da zuen kontra. Egoera jasanezina bihurtu da.

Miren Amuriza, Ander Elortegi 8ko txikia

Itsasoan bale bat agertu dala eta zeuon txalupatxoa hartu eta itsasoratu zarie bera ikusteko asmotan. Halako baten, ur txorrotadea ikusi dozue. Balea gero eta hurbilago dago.

Miren Amuriza, Iratxe Ibarra 10eko txikia

Txikiteruek zarie. Zuen herrian tabernaz taberna ibilten zarie txikiteoan. Gero eta gitxiago gelditzen zariela konturatu zarie. Miren hasita.

Miren Amuriza Puntuari erantzunak

1. Trebiñu ez da izango/ momentuz araba 2. Gustetan ez jakuna/ ez dugu entzuten

Miren Amuriza Kartzela

Dimititu egin dozu.

RSS ikonoa Twitter ikonoa fb email