Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Arkaitz Estiballes Ormaetxea

Euskal Filologia ikasketak egin zituen Deustuko Unibertsitatean. Ikastetxe eta bertso eskoletan irakasle ibilia da. Hamaika urte zituela, "Zu ere bertsolari" liburua heldu zen bere eskuetara, eta harekin ikasi zuen bertsotan. Galdakaoko bertso eskolan hasi zen umetan Jon Enbeita irakasle zuela. Ondoren, Jon Lopategiren eskuetatik pasata, eskolartekoetan kantatu zuen. Zenbait bertso paper lehiaketa ere irabazi ditu. Egun Santutxuko bertso eskolako kidea da eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketan finalista izan da 2000ko ediziotik. 2010 eta 2012an Bizkaiko Bertsolari Txapelketako txapelduna izan da.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Amorebieta-Etxano

Oihana Bartra, Arkaitz Estiballes 8ko nagusia

Lagunak zarie. Kalean alkarregaz zoaziela jendea ilara egiten ikusi dozue saltoki baten aurrean. Hurreratu zarienean, saltokiaren errotuluak Loteria Nazionala dinoala konturatu zarie. Oihana hasita.

Arkaitz Estiballes, Jone Uria 8ko txikia

Bikotea zarie. Bion artean etxe bat erosi dozue eta ez daukazue etxea ipini eta altzariz betetako dirurik. Halan eta be, Jonek bertara joan gura dau bizitzen. Zuk, Arkaitz, etxea ipini arte itxaron gura dozu. Arkaitz hasita.

Imanol Uria, Arkaitz Estiballes 10eko txikia

Umetako lagunak zarie. Oso ondo konpontzen zarie danean, politikaz berbetan hasten zarien arte. Arkaitz: gaur, Imanolek, datorren hauteskundeetan botoa zeini emoteko asmoa daukozun galdetu deutsu. Arkaitz hasita.

Arkaitz Estiballes Puntuari erantzunak

1. Euskera ikastea Noizko doakoa 2. Urepelen hasita Bilbora korrika

Arkaitz Estiballes Kartzela

Gaur dozu azkeneko terapia eguna.

Bilbo-Bilbao Arena

Arkaitz Estiballes Hasierako agurra
Arkaitz Estiballes, Onintza Enbeita 8ko nagusia

Neba arrebak zarie. Arkaitz: aspalditik dakizu Onintza homosexuala dala. Gaur, familia bazkarian, barriro be hasi jakoz etxekoak mutila noz ekarriko dauen galdetzen. Kafe orduan, berarengana hurreratu zara.

Fredi Paia, Arkaitz Estiballes 8ko txikia

Lagunak zarie. Fredi: Arkaitz konbentzidu zendun zeugaz jolas parkera joan eta atrazkiñoetan ibilteko. Igon zarie lehenengora. Segurtasun uhala ipini orduko Arkaitz txilioka hasi da

Xabat Galletebeitia, Arkaitz Estiballes 10eko txikia

Zuen buruaz beste egitea erabaki dozue. Horretarako, biok alkarregaz autoan sartu eta gasa arnastuta hiltea ebatzi dozue. Sartu zarie kotxean. Xabat: motorra isiotzen joan zarenean, Arkaitzek: itxaron, itxaron bost minutu.

Arkaitz Estiballes Puntuari erantzunak

1. Langileria gero/ eta pobreago 2. Amaituko ete da/ kapitalismoa

Arkaitz Estiballes Bakarka, gaia emanda

Miribillan zagoz. Bilbao Arenan. Ipini dabe hasierako sintonia.

Fredi Paia, Arkaitz Estiballes 8ko txikia

Parrandan urten zenduen atzo. Ez bata ez bestea ez zarie atzo gabaz egindakoagaz ondo akordetan. Gaur, batak eta bestak akorduen daukazuen gutxiagaz pasautakoa gogora ekarri guran zabizie.

Arkaitz Estiballes, Fredi Paia Sei puntuko motza

Detektibeak zarie. Bernar Mandaluniz gai jartzailea bahitu egin dabe. Arrasto guztiak aztertu dozuez. Oraindik be, hipotesi asko darabilzuez buruan. Arkaitz hasita.

Arkaitz Estiballes Kartzela

Eskua emon deutsazu.