Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Historia

Bizkaian 1983an sortu zan Bizkaiko Bertsolari Ikasleen Elkartea, Xabier Amurizak 1981ean eratu eban bertso eskola ereduaren harira. Geroago, Santutxuko Bertso Eskolak bereganatuko ebazan haren zereginak eta bi bertso eskolak bat eginik, 1993ko apirilean sortu zan Bizkaiko Bertsozale Elkartea. 


Bertso eskolatan egindako eragile lanari, zabaltze- eta ikerketa-lanak eta irakaskuntza arautuan bertsolaritzaren geroratzean egindako lanak gehitu zaizkio urte honeetan danetan.

 

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren historia aurretik hasi zen, ordea, 1958an. Dana dala, Gerra aurretik be, sariketa bi antolatu ziran Bizkaian; 1929an Mungian eta 1930ean Getxon.

 

1958an hasi eta 1966ra bitartean Bizkaiko zazpi txapelketa antolatu ziran Euskaltzaindiaren eskutik. Ostean 21 urteko etena etorri zen, eta hurrengo Txapelketa 1987koa izan zan. Dana dala, 1987ko Txapelketa, Araba-Bizkaiko Txapelketa izan zan, eta holan izan zan, 2000. urtera arte. Ordaun arabarrek euren bidea egitea erabagi eben, eta 34 urteren ostean, barriro ere Bizkaiko Txapelketa egin zan. Egitura ere bere sustraietara bueltatu, eta Eskualdeetako Txapelketak berreskuratu ziran, gainera.

Informazio gehiago